2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Udal Planeko egiturazko aldaketa Arbeitzako 1. poligonoko 932. lurzatian. Hasierako onespena
Allin ibarreko Udalak, 2018ko irailaren 17an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko egiturazko aldaketa Arbeitzako 1. poligonoko 932. lurzatian. Mikel Oroquieta Landak sustatu du, aipatu lurzatiaren parte bat hiri-lurzoru finkatugabe gisa sailkatu eta Arbeitzako UNC-5 unitatea izan dadin.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan ezarritakoa betez, espedientea jendaurrean jartzen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Agiri hori udal bulegoetan aztertzen ahal da, baita bidezkotzat jotzen diren alegazio guztiak aurkeztu ere, jendea hartzeko ordu eta egunetan.
Amillaon, 2018ko irailaren 18an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.
Iragarkiaren kodea: L1811571