2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Udalbatzako kideen 2019ko ordainsariak
Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Toki ogasunek 2018ko eta 2019ko aurrekontu-ekitaldietarako Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa ezartzen dituen abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legean xedatua, honako hau erabaki zen Udalak 2018ko irailaren 17an egin bilkura arruntean:
1.–Udalbatzako kideen ordainsari eta bilkura-sari hauek ezartzea, karguan aritzeagatik eta Udalaren bilkuretara benetan joateagatik:
–Alkatetza: alkate karguan dedikazio partzialean aritzeagatik, Udalak 9.327,00 euro ordainduko ditu urtean, gehi Gizarte Segurantzako enpresa kuota. Hilabeteka ordainduko dira, dagozkien kenkariekin. Hori eskuraturik, ezin da saririk hartu kide anitzeko organoetara joateagatik.
–Gainerako udalkideak: osoko bilkuretara benetan joateagatik 25 euro gordin jasoko dituzte bilkura bakoitzeko.
2.–Udalkide guztiek eskubidea izanen dute kalte-ordainak jasotzeko beren karguan aritzean benetan sortutako gastuengatik, betiere behar bezala baimendurik eta justifikaturik badaude. Honako zenbateko hauek izanen dira: Iruñerako bidaiak: 35 euro egun erdirako bada, eta 50 euro egun osorako. Lizarrarako bidaiak: 6 euro. Gainerako bidaietan Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzako ordainsarien arloan urtero ezartzen diren zenbatekoak aplikatuko dira.
3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.
Allinen, 2018ko irailaren 18an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.
Iragarkiaren kodea: L1811569