2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGUILAR KODES
Lurraren gaineko 2018ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea
Aditzera ematen da Ondasun higiezinen gaineko 2018ko zerga borondatez ordaintzeko epea 2018ko urriaren 22an hasi eta azaroaren 22an bukatuko dela.
Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Nafarroako Rural Kutxan Udalak dituen banku-kontuetara transferentzia eginez epe horretan.
Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira 2018ko urriaren 22an.
Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidez kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera, eta derrigorrezko diru-bilketa agentziara igorriko direla, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Aguilar Kodesen, 2018ko irailaren 27an.–Alkatea, Amparo Labeaga Díaz de Cerio.
Iragarkiaren kodea: L1811845