193. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

114/2018 FORU AGINDUA, irailaren 28koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren uztailaren 31ko 102/2018 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, Uretako Erreskate Taldea Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuaren egituran txertatu, eta Erreskate Teknikorako Taldea sortu zen.

HITZAURREA

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren uztailaren 31ko 102/2018 Foru Aginduaren bidez, Uretako Erreskate Taldea Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuaren egituran txertatu, eta Erreskate Teknikorako Taldea sortu zen.

Oharturik Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak uztailaren 31n emandako 102/2018 Foru Aginduaren testuak ez dituela behar bezala islatzen bi taldeen benetako izaera eta horiek Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan txertatzeko modua (talde horiek ez baitira unitate organikoak, unitate operatibo eta funtzionalak baizik), egokia da uztailaren 31ko 102/2018 Foru Agindu hori aldatzea adierazi den moduan. Foru agindu horren bidez, Uretako Erreskate Taldea Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuaren egituran txertatu, eta Erreskate Teknikorako Taldea sortu zen.

Horrenbestez, ikusirik Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren txostena, eta Barneko zuzendari nagusiak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Uretako Erreskate Taldea Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuaren egituran txertatu eta Erreskate Teknikorako Taldea sortzeko, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak uztailaren 31n emandako 102/2018 Foru Agindua aldatzea. Hona hemen zuzenketa:

Bat.–Foru aginduaren izenburua honela idatzita geldituko da:

“102/2018 Foru Agindua, uztailaren 31koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana. Honen bidez, Uretako Erreskate Taldea Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuaren egituran txertatzen da eginkizunei dagokienez, eta Erreskate Teknikorako Taldea sortzen.”

Bi.–Azalpen zatiaren zortzigarren paragrafoa honela idatzita geldituko da:

“Hau honela, gaur egungo antolamendu eta funtzio esparrua ikusirik, beharrezkoa da iraungitako Nafarroako Larrialdietako Agentziaren antolamendu esparruan sortu ziren talde operatiboak eginkizunei dagokienez txertatzea erabat.”

Hiru.–Azalpen zatiaren hamargarren paragrafoa honela idatzita geldituko da:

“Uretako Erreskate Taldearen jatorria Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoa da, eta bere funtzioak orain iraungi den Nafarroako Larrialdietako Agentziara pasatu ziren. Foru agindu honen xedea haren atxikipen funtzional zuzena eguneratzea da.”

Lau.–Xedapen zatiaren 1. puntuko lehen paragrafoa honela idatzita geldituko da:

“1. Uretako Erreskate Taldea (UET) Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Esku-hartze Operatiboaren, Parkeen, Kanpainen eta Taldeen Atalari atxikitzea eginkizunei dagokienez, tamaina eta espezializazio irizpide hauekin:”

Bost.–Xedapen zatiaren 1. puntuko c) letra honela idatzita geldituko da:

“c) Eginkizunei dagokienez Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Esku-hartze Operatiboaren, Parkeen, Kanpainen eta Taldeen Atalari atxikitako suhiltzaileen sarjentu bat izango da Uretako Erreskate Taldeko (UET) burua, eginkizun hauekin:”

Sei.–Xedapen zatiaren 2. puntuko lehen paragrafoa honela idatzita geldituko da:

“2. Erreskate Teknikorako Taldea (ETT) sortzea, eginkizunei dagokienez Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Esku-hartze Operatiboaren, Parkeen, Kanpainen eta Taldeen Atalari atxikia, tamaina eta espezializazio irizpide hauekin:”

Zazpi.–Xedapen zatiaren 2. puntuko c) letra honela idatzita geldituko da:

“c) Eginkizunei dagokienez Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Esku-hartze Operatiboaren, Parkeen, Kanpainen eta Taldeen Atalari atxikitako suhiltzaileen sarjentu bat izango da Erreskate Teknikorako Taldeko (ETT) burua, eginkizun hauekin:”

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko irailaren 28an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1811898