2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
Akats zuzenketa, administrari laguntzaile lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko izangaien zerrenda bat eratzeko deialdiaren oinarri arautzaileetan
2018ko 168. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, abuztuaren 30ean, Tafallako Udalaren zerbitzura aritzeko administrari laguntzaile lanpostua aldi baterako kontratu bidez betetzeko izangaien zerrenda bat eratzeko deialdia. Haren oinarri arautzaileen II. eranskinean (gai zerrenda) akatsa atzemanda, hura zuzentzen da (2018ko irailaren 6an, 173. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eskabidean egindako akatsa zuzendu zen).
II. eranskinean:
Honela dioen tokian: 6. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: II. titulua: udalerria. I. kapitulua: lurraldea eta biztanleria. II. kapitulua: antolamendua. II. kapitulua: eskumenak (11. artikulutik 28.era). V. titulua: toki entitateei buruzko xedapen orokorrak. Lehen kapitulua: funtzionamenduaren araubidea. IV. kapitulua: herritarren informazioa eta parte-hartzea.
Honelaxe behar du: 6. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: II. titulua: udalerria. I. kapitulua: lurraldea eta biztanleria. II. kapitulua: antolamendua. III. kapitulua: eskumenak (11. artikulutik 28.era). V. titulua: toki entitateei buruzko xedapen orokorrak. Lehen kapitulua: funtzionamenduaren araubidea. IV. kapitulua: herritarren informazioa eta parte-hartzea.
Tafallan, 2018ko irailaren 27an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.
Iragarkiaren kodea: L1811876