193. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

587/2018 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, behin betiko baimena ematen diona Iruñeko “Politécnico Salesianos” ikastetxe bateratu pribatuari Lanbide Heziketako “Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak” erdi mailako heziketa zikloa emateko.

Jorge Lanchas Rivero jaunak, Iruñeko “Politécnico Salesianos” ikastetxe bateratu pribatuaren titular den Salestarren Kongregazioa ordezkatuz, eskaera bat aurkeztu du ikastetxeari behin betiko baimena eman diezaioten Lanbide Heziketako “Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak” erdi mailako heziketa zikloa emateko. Ikusirik hori dela-eta irekitako espedientea.

Ikusirik Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak aldeko txostenak eman dituztela.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuak 17. artikuluko e) letran ezarritakoari jarraikiz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko “Politécnico Salesianos” ikastetxe bateratu pribatuari behin betiko baimena ematea Lanbide Heziketako “Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak” erdi mailako heziketa zikloa emateko, 2018-2019 ikasturtearen hasieratik aurrerako ondorioekin.

2. Adieraztea une honetatik aurrera ikastetxearen datu hauek geldituko direla inskribatuta Nafarroako Gobernuko Unibertsitatez Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan:

–Ikastetxearen kodea: 31004810.

–Izen generikoa: Ikastetxe Bateratu Politeknikoa.

–Ikastetxearen berariazko izena: Politécnico Salesianos.

–Titularra: Salestarren Kongregazioa.

–Helbidea: Aralar kalea, 7.

–Herria: Iruña.

–Udalerria: Iruña.

–Ikasketa baimenduak eta ikastetxearen osaera juridikoa:

a) Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloak:

–Arte grafikoak: 2 unitate goizeko txandan; unitate bakoitzak gehienez ere 14 ikaspostu izanen ditu ohiko baldintzetan, eta 16 ikaspostu ohiz kanpoko kasuetan.

–Elektrizitatea eta Elektronika: 2 unitate goizeko txandan; unitate bakoitzak gehienez ere 14 ikaspostu izanen ditu ohiko baldintzetan, eta 16 ikaspostu ohiz kanpoko kasuetan.

–Fabrikazioa eta Muntaketa: 2 unitate goizeko txandan; unitate bakoitzak gehienez ere 14 ikaspostu izanen ditu ohiko baldintzetan, eta 16 ikaspostu ohiz kanpoko kasuetan.

b) Erdi mailako Lanbide Heziketako heziketa zikloak:

–Inprimaketa grafikoa: 2 unitate eta 60 ikaspostu goizeko txandan.

–Aurreinprimaketa digitala: 2 unitate eta 60 ikaspostu goizeko txandan.

–Instalazio Elektriko eta Automatikoak: 4 unitate eta 120 ikaspostu goizeko txandan.

–Mekanizazioa: 2 unitate eta 60 ikaspostu goizeko txandan.

Soldadura eta Galdaragintza: 2 unitate eta 60 ikaspostu goizeko txandan.

–Zurgintza eta Altzarigintza: 2 unitate eta 60 ikaspostu goizeko txandan.

–Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak: 2 unitate eta 60 ikaspostu goizeko txandan.

c) Goi mailako Lanbide Heziketako heziketa zikloak:

–Ekoizpen Grafikoaren Diseinua eta Kudeaketa: 2 unitate eta 60 ikaspostu goizeko txandan.

–Elektronikako Mantentze-lanak: 2 unitate eta 60 ikaspostu goizeko txandan.

–Automatizazio eta Robotika Industriala: 2 unitate eta 60 ikaspostu goizeko txandan.

–Fabrikazio Mekanikoko Diseinua: 2 unitate eta 60 ikaspostu goizeko txandan.

–Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa: 2 unitate eta 60 ikaspostu goizeko txandan.

3. Adieraztea, orobat, ikastetxeak oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketako heziketa ziklo guztietako irakaskuntzak itunduak dituela, eta, behin betikoz baimentzen den “Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak” erdi mailako zikloa ituntzeko, ezinbesteko baldintza izanen dela itunen gaineko araudia betetzea.

4. Gogoraraztea ikastetxearen titularrak beharrezko baimena eskatu beharko diola departamentu honi bere osaeran edozein aldaketa eginez gero, Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 16. eta 17. artikuluetan agertzen diren kasuetan.

5. Ohartaraztea ikastetxeak duen baimena baliorik gabe uzten ahal dela aurreko atalean aipatutako foru dekretuaren laugarren tituluan azaltzen diren kasuetan.

6. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 29an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1811005