193. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

586/2018 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Iruñeko “María Inmaculada” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuak irekitzeko eta jarduteko duen baimena aldatzen duena, unitate gehiago jarri nahi dituelako.

Ikusita Yolanda Cánoves Climent andreak, Maria Sortzez Garbiaren erlijiosoen kongregazioa ordezkatuz, entitate hori baita Iruñeko “María Inmaculada” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuaren titularra, eskaera egin duela behin betiko baimena eman diezaioten ikastetxe horretan Lanbide Heziketako “Erizaintzako Zainketa Lagungarriak” erdi mailako heziketa zikloaren unitate bat jartzeko goizeko txandan.

Ikusirik Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak eman duen aldeko txostena.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuak 16. artikuluko e) letran ezarritakoari jarraikiz.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak hala proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko “María Inmaculada” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuak (ikastetxearen kodea: 31004809) duen baimena aldatzea, Lanbide Heziketako “Erizaintzako Zainketa Lagungarriak” erdi mailako heziketa zikloan unitate bat jarri nahi duelako goizeko txandan, 2018-2019 ikasturtearen hasieratik aurrerako ondorioekin.

2. Adieraztea ikastetxearen datu hauek inskribatuko direla Hezkuntza Departamentuko Unibertsitatez Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan:

–Izen generikoa: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatua.

–Berariazko izena: “María Inmaculada”.

–Helbidea: Orreaga etorbidea, 1.

–Herria: Iruña.

–Udalerria: Iruña.

–Titularra: Maria Sortzez Garbiaren erlijiosoen kongregazioa.

–Osaera juridikoa:

a) Oinarrizko Lanbide Heziketa:

–“Administrazio Zerbitzuak” heziketa zikloa, “Administrazioa eta Kudeaketa” lanbide arlokoa: 2 unitate goizeko txandan (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); unitate bakoitzak gehienez ere 14 ikaspostu izanen ditu ohiko baldintzetan, eta 16 ikaspostu ohiz kanpoko kasuetan.

b) Erdi mailako Lanbide Heziketa:

–“Administrazio Kudeaketa” heziketa zikloa, “Administrazioa eta Kudeaketa” lanbide arlokoa: 2 unitate (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 60 ikaspostu, goizeko txandan.

–“Erizaintzako Zainketa Lagungarriak” heziketa zikloa, “Osasuna” lanbide arlokoa: 2 unitate goizeko txandan, gehienez ere 60 ikaspostu dituztenak; eta unitate bat arratsaldeko txandan, gehienez ere 30 ikaspostu dituena.

–“Farmazia eta Parafarmazia” heziketa zikloa, “Osasuna” lanbide arlokoa: 2 unitate goizeko txandan (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 60 ikaspostu.

–“Mendekotasun Egoeran Dauden Pertsonentzako Arreta” heziketa zikloa, “Zerbitzu Soziokulturalak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak” lanbide arlokoa: 2 unitate arratsaldeko txandan (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 60 ikaspostu.

c) Goi mailako Lanbide Heziketa:

–“Anatomia Patologikoa eta Zitodiagnostikoa” heziketa zikloa, “Osasuna” lanbide arlokoa: 2 unitate arratsaldeko txandan (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 60 ikaspostu.

–“Marketina eta Publizitatea” heziketa zikloa, “Merkataritza eta Marketina” lanbide arlokoa: 2 unitate arratsaldeko txandan (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 60 ikaspostu.

3. Adieraztea, orobat, ikastetxeak aurreko atalean aipatutako heziketa ziklo guztietako irakaskuntzak itunduak dituenez, behin betiko baimentzen den unitate berria ituntzeko, ezinbesteko baldintza izanen dela itunen gaineko araudia betetzea.

4. Gogoraraztea ikastetxearen titularrak beharrezko baimena eskatu beharko diola departamentu honi bere osaeran edozein aldaketa eginez gero, Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 16. eta 17. artikuluetan agertzen diren kasuetan.

5. Ohartaraztea ikastetxeak duen baimena baliorik gabe uzten ahal dela aurreko atalean aipatutako foru dekretuaren laugarren tituluan azaltzen diren kasuetan.

6. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 29an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1811004