1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
446/2018 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, udalen musika eskolei diru-laguntzak emateko deialdian aurreikusitakoari jarraikiz, urteko lehenengo ordainketa, lehenengo seihilekoari dagokiona, baimentzen duena. Deialdi hori maiatzaren 2ko 199/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2018rako, eta abuztuaren 10eko 420/2018 Ebazpenaren bidez ebatzi.
Maiatzaren 2ko 199/2018 Ebazpenaren I. eranskineko 10.2 oinarriak ezartzen du 2018ko ekainaren 30ean bukatzen dela diru-laguntzen onuradunek musika eskolen diru-sarrera eta gastuen aurrekontu partziala aurkezteko epea, hain zuzen, 2018ko ekainaren 15era arte betearazi edo gauzatutakoa.
Maiatzaren 2ko 199/2018 Ebazpenaren I. eranskineko 12. oinarriak ezartzen du ezen Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen 59/2013 Foru Dekretuaren 2. artikuluan aipatzen diren entitateek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasun betebeharra dutela, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jaso eta horretarako ezarritako bi inguruabarrak gertatzen direnean.
Eskatutako informazioak edo aitorpenak jaso direlarik, zein den kasua eta musika eskola bakoitzaren titular mota, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Arte Ikasketen Ataleko buruak txosten bat aurkeztu du 2018ko abuztuaren 17an musika eskolen 2018ko funtzionamendu gastu orokorrak partez pagatzeko ordaindu beharreko diru-laguntzei buruz.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuaren 8. artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Diru-laguntzaren lehenengo ordainketa egin dadila agintzea, entitate titular bakoitzari dagokion zenbatekoa bidluko duena, ebazpen honen eranskinarekin bat. Banatu beharreko diru-zenbatekoa, guztira, 1.095.460,99 eurokoa da, eta 2018ko aurrekontuetako “Musika eskolentzako diru-laguntza” izeneko 420001-42440-4609-322502 partidaren kargura ordainduko da (40005302 kontabilitate espedientea), maiatzaren 2ko 199/2018 Ebazpenaren bidez 2018rako onetsitako eta abuztuaren 10eko 420/2018 Ebazpenaren bidez ebatzitako deialdian ezarritako arauei jarraikiz. Deialdiaren id.: 398527.
2. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
3. Ebazpen hau eta eranskina Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Arte Ikasketen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta interesdunei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
4. Administrazio ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2018ko abuztuaren 28an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.
ERANSKINA Udalen musika eskolentzako diru-laguntzak 2018. urterako 199/2018 Ebazpena, maiatzaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana. 420/2018 Ebazpena, abuztuaren 10ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana. |
IFZ | ENTITATE TITULARRA | LEHEN ORDAINKETA EUROTAN |
P3100600J | Ablitasko Udala | 6.335,17 |
G31213598 | Altsasuko Udalaren Musika Patronatua | 9.654,71 |
P3132500D | Antsoaingo Udala | 19.234,03 |
P3101900C | Agoizko Musika Eskolako Patronatua | 7.184,54 |
G31282619 | Artaxoako Udalaren Musika Patronatua | 7.522,19 |
P3104200E | Azagrako Udala | 11.197,59 |
P3138600F | Barañaingo Udala | 86.850,73 |
G31255037 | Berako Udalaren “Isidoro Fagoaga” Musika Patronatua | 16.278,20 |
P3190300H | Berriozarko Udala | 25.896,48 |
P3105702I | Buñuelgo Udalaren Musika Patronatua | 3.452,01 |
G31115744 | Burlatako eta Atarrabiako udalen Musika Patronatua | 66.125,59 |
G31279342 | Zarrakazteluko Udalaren Musika Patronatua | 4.659,82 |
V31794910 | Castejongo Musika Eskola erakunde autonomoa | 11.561,65 |
P3107100D | Cintruenigoko Udala | 20.792,55 |
P3107600C | Corellako Udala | 10.207,97 |
G31500358 | Doneztebeko Udalaren Musika Patronatua | 4.527,35 |
P3108500D | Eguesibarko Udala | 36.060,32 |
P3105000H | Baztango Udala | 11.275,52 |
P3109600A | Lizarrako Udala | 23.956,23 |
G31255128 | Etxarri Aranazko Udalaren Musika Patronatua | 12.327,48 |
P3174900E | Zaraitzuko Ibaxaren Batzordea | 5.914,39 |
P3110500J | Fontellasko Udala | 7.833,88 |
P3111300D | Garinoaingo Udala | 9.680,67 |
G31226624 | Garraldako “Orreaga” Musika Eskolako Patronatua | 44.309,83 |
G31208101 | Uharteko Udalaren Musika Patronatua | 20.574,36 |
P3190400F | Irurtzungo Udala | 9.444,32 |
P3113700C | Lakuntzako Udala | 7.371,55 |
P3155300A | Lekunberriko Udala | 27.125,13 |
P3115100D | Leringo Udala | 3.374,08 |
P3115200B | Lesakako Udala | 8.255,04 |
P3115600C | Lodosako Udala | 6.000,11 |
G31255177 | Irunberriko Udalaren Musika Patronatua | 11.356,02 |
P3157869C | Martzillako Udalaren Musika Patronatua | 28.162,50 |
P3116900F | Milagroko Udala | 21.740,63 |
P3117600A | Murchanteko Udala | 15.163,90 |
P3102300E | Mutiloako Udala | 33.743,36 |
P3108801F | Noaingo Udalaren Musika Patronatua | 34.829,08 |
P3118901B | Olaztiko Udalaren Musika Patronatua | 1.753,28 |
P3119100J | Erriberriko Udala | 17.948,34 |
P3190800G | Orkoiengo Udala | 24.338,06 |
P3120100G | Iruñeko Udala | 129.462,78 |
G31279086 | Azkoiengo Udalaren Musika Patronatua | 21.886,05 |
P3120601D | Garesko Udalaren Musika Sustatzeko Patronatua | 15.556,09 |
G31667918 | Ribaforadako Udalaren Musika Patronatua | 20.876,88 |
G31368020 | Erronkariko Udalaren Musika Patronatua | 4.225,64 |
P3121501E | San Adriango Musika Eskola erakunde autonomoa | 18.953,55 |
G31272172 | Zangozako Udalaren Musika Patronatua | 35.319,99 |
P3122700B | Tafallako Udala | 37.400,55 |
P3122700B | Tuterako Udala | 35.478,52 |
G31462682 | Alesbesko Udalaren Musika Patronatua | 9.900,00 |
G31471873 | Zizur Nagusiko Udalaren Musika Patronatua | 32.382,28 |
GUZTIRA | 1.095.460,99 |
Iragarkiaren kodea: F1810828