193. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

224/2018 EBAZPENA, irailaren 24koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako udalei 2018. urtean beren gune sakabanatuak lokalizatzeko eta seinaleztatzeko diru-laguntzak emateko deialdia ebatzi, eta diru-laguntzak eman eta ordaintzea onesten baita (guztira, 30.000,00 euro).

Barneko zuzendari nagusiaren uztailaren 31ko 192/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi hori onetsi zen, 2018ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 14koan, argitaratu zena. Gune sakabanatutzat jotzen dira landa-lurrean dauden eraikinak, habitatuak edo habitagarriak. Hona hemen diru-laguntza honen helburuaren zergatia: begi-bistako garrantzia du, pertsonen eta beren ondasunen segurtasunaren ikuspuntutik, gune sakabanatuak aurkitzeak eta horietara iristeak, bereziki larrialdi zerbitzuentzat.

Deialdi honetara aurkeztu dira Arano, Lesaka, Bera, Etxalar, Arantza, Igantzi, Sunbilla, Ituren, Areso, Zubieta, Goizueta eta Leitzako udalak. Eskaera guztiak behar den epean eta moduan aurkeztu dira. Halaber, eskatzaile guztiek Nafarroako Gobernuaren Posta Helbideen Kudeatzailean sartuta dituzte beren gune sakabanatuak, eta deialdian ezarritako baldintza guztiak betetzen dituzte.

Instrukzio organoak aurkeztu diren memoriak eta aurrekontuak aztertu ditu, eta gastu diruz lagungarriak direla egiaztatu du, hau da, honako hauei lotutakoak: Metro-baserriko diseinua edo egokitzapena, gune sakabanatu bakoitzaren identifikaziorako plakak egitea, eta bidegurutzeetan gune sakabanatuei buruzko seinaleak egitea edo egokitzea. Horren ondoren, lehentasun ordena ezarri du (deialdiaren 7. oinarria) eta Nafarroako Gobernuaren Posta Helbideen Kudeatzailean jasota dauden gune sakabanatuen kopurua kontsultatu du 2018ko abuztuaren 14an; hona hemen horren laburpena:

LEHENTASUN ORDENA

PUNTUAK

UDALA

HIRI ERAIKINAK

ERAIKIN SAKABANATUAK

SAKABANATUEN

%

1

90

Bera

705

338

%32

2

90

Goizueta

164

272

%62

3

90

Arantza

131

257

%66

4

80

Lesaka

614

286

%32

5

80

Zubieta

119

236

%66

6

75

Etxalar

284

210

%43

7

70

Leitza

447

202

%31

8

50

Sunbilla

223

142

%39

9

50

Igantzi

211

117

%36

10

45

Arano

54

53

% 50

11

40

Ituren

198

86

%30

12

20

Areso

171

39

%19

Udal bakoitzari dagokion diru-laguntzaren kalkulua deialdiaren 8. oinarriaren arabera egin da. Halaber, kontuan hartu da Nafarroako Gobernuaren Posta Helbideen Kudeatzailean inskribatutako gune sakabanatuen kopurua, eta BEZa sartu da kalkuluetan, udalek ezin baitiote diru-laguntzaren xedeko jarduera aplikatu jarduera ekonomiko bati eta, beraz, hori ezin da berreskuratu edo konpentsatu. Hortaz, diru-laguntzaren xedeko kontzeptu bakoitzeko udal bakoitzari esleitu zaizkion zenbatekoak honako hauek dira:

UDAL ESKATZAILEA

METROBASERRI

PLAKAK

SEINALEAK

EMANDAKOA, GUZTIRA

Bera

2.640,16

811,20

0,00

3.451,36

Goizueta

143,99

538,98

10.711,97

11.394,94

Arantza

1.501,61

616,80

0,00

2.118,41

Lesaka

2.751,23

686,40

0,00

3.437,63

Zubieta

0,00

256,02

384,81

640,83

Etxalar

1.270,20

504,00

0,00

1.774,20

Leitza

719,95

484,80

438,51

1.643,26

Sunbilla

1.270,20

340,80

0,00

1.611,00

Igantzi

899,94

280,80

0,00

1.180,74

Arano

82,28

127,20

0,00

209,48

Ituren

853,65

206,40

0,00

1.060,05

Areso

185,13

93,60

1.199,37

1.478,10

GUZTIRA

12.318,34

4.947,00

12.734,66

30.000,00

Horrenbestez, espedienteko txostenak ikusirik, eta aldeko txostena, Ogasuneko Kontu-hartzailetza Delegatuarena, izanik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Udal eskatzaileei 2018. urtean beren gune sakabanatuak lokalizatzeko eta seinaleztatzeko 30.000,00 euroko diru-laguntzak ematea eta ordaintzea onestea. Hauek dira xehetasunak:

Berako Udala (IFK: P3125000D).

–3.451,36 euro, gastu hauetarako:

  • Metro-baserriko diseinua: 2.640,16 euro.
  • Gune sakabanatu bakoitzaren identifikaziorako plakak egitea: 811,20 euro.

Goizuetako Udala (IFK: P3111600G).

–11.394,94 euro, gastu hauetarako:

  • Metro-baserriko diseinua: 143,99 euro.
  • Gune sakabanatu bakoitzaren identifikaziorako plakak egitea: 538,98 euro.
  • Bidegurutzerako seinaleak egitea: 10.711,97 euro.

Arantzako Udala (IFK: P3102200G).

–2.118,41 euro, gastu hauetarako:

  • Metro-baserriko diseinua: 1.501,61 euro.
  • Gune sakabanatu bakoitzaren identifikaziorako plakak egitea: 616,80 euro.

Lesakako Udala (IFK: P3123200B).

–3.437,63 euro, gastu hauetarako:

  • Metro-baserriko diseinua: 2.751,23 euro.
  • Gune sakabanatu bakoitzaren identifikaziorako plakak egitea: 686,40 euro.

Zubietako Udala (IFK: P3126300G).

–640,83 euro, gastu hauetarako:

  • Gune sakabanatu bakoitzaren identifikaziorako plakak egitea: 256,02 euro.
  • Bidegurutzerako seinaleak egitea: 384,81 euro.

Etxalarko Udala (IFK: P3108100C).

–1.774,20 euro, gastu hauetarako:

  • Metro-baserriko diseinua: 1.270,20 euro.
  • Gune sakabanatu bakoitzaren identifikaziorako plakak egitea: 504,00 euro.

Leitzako Udala (IFK: P3114800J).

–1.643,26 euro, gastu hauetarako:

  • Metro-baserriko diseinua: 719,95 euro.
  • Gune sakabanatu bakoitzaren identifikaziorako plakak egitea: 484,80 euro.
  • Bidegurutzerako seinaleak egitea: 438,51 euro.

Sunbillako Udala (IFK: P3122600D).

–1.611,00 euro, gastu hauetarako:

  • Metro-baserriko diseinua: 1.270,20 euro.
  • Gune sakabanatu bakoitzaren identifikaziorako plakak egitea: 340,80 euro.

Igantziko Udala (IFK: P3125900E).

–1.180,74 euro, gastu hauetarako:

  • Metro-baserriko diseinua: 899,94 euro.
  • Gune sakabanatu bakoitzaren identifikaziorako plakak egitea: 280,80 euro.

Aranoko Udala (IFK: P3102400C).

–209,48 euro, gastu hauetarako:

  • Metro-baserriko diseinua: 82,28 euro.
  • Gune sakabanatu bakoitzaren identifikaziorako plakak egitea: 127,20 euro.

Iturengo Udala (IFK: P3112800B).

–1.060,05 euro, gastu hauetarako:

  • Metro-baserriko diseinua: 853,65 euro.
  • Gune sakabanatu bakoitzaren identifikaziorako plakak egitea: 206,40 euro.

Aresoko Udala (IFK: P3103100H).

–1.478,10 euro, gastu hauetarako:

  • Metro-baserriko diseinua: 185,13 euro.
  • Gune sakabanatu bakoitzaren identifikaziorako plakak egitea: 93,60 euro.
  • Bidegurutzerako seinaleak egitea: 1.199,37 euro.

2. Gastu hori 2018rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Babes zibilerako seinaleztapena finantzatzea” izeneko 050007 02500 4609 134102 partidaren kargura finantzatzea baimentzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute toki entitateek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, deusetan galarazi gabe aurretik errekerimendua egin ahal izatea Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Ebazpen hau igortzea Babes Zibilerako Zerbitzuari, Suhiltzaileen eta Babes Zibilaren arloetako Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoari, Boluntarioen Bulegoari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialari.

Iruñean, 2018ko irailaren 24an.–Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza Oiz.

Iragarkiaren kodea: F1811742