1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 2492/2018 Ebazpenaren aurka.
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Milagros León Cabellok, Laura Flores Urrizak eta Nuria Flecha Martínezek gora jotzeko errekurtso bana jarri dutela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 2492/2018 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiaren baitan, zeina onetsi baitzen Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez.
Horrenbestez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedaturikoarekin bat, honako espezialitate eta hizkuntzetako interesdunak epatzen dira:
Bigarren Hezkuntzako irakasleak:
–Teknologia (gaztelania).
–Esku-hartze Soziokomunitarioa (gaztelania).
–Ekonomia (gaztelania).
Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean, interesdun horiek alegazioak egiten ahalko dituzte Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, zk.g.).
Iruñean, 2018ko irailaren 28an.–Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Tania Pérez Tellería. (109/2017 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena).
Iragarkiaren kodea: F1811919