1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 12an emandako 1910/2018 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, izangaiak aldian behin sartzearen ondoriozko behin betiko zerrenda berariazkoak onetsi ziren, baita onartu ez ziren izangaiena ere.
Iragarki honen bidez aditzera ematen da María Aranzazu Urrutia Zabalza andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 12ko 1910/2018 Ebazpenaren aurka, Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak (gaztelania) espezialitateko Bigarren Hezkuntzako irakasleen zerrenda berariazkoaren gainean eta Komunitatearentzako Zerbitzuak (gaztelania) espezialitateko Lanbide Heziketako irakasle teknikoen zerrendaren gainean.
Horrenbestez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedaturikoarekin bat, zerrenda hauetan agertzen diren interesdunak epatzen dira:
–Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak (gaztelania) espezialitatean, Santiago José Fraile Galiana jaunarengandik amaiera arte.
–Komunitatearentzako Zerbitzuak (gaztelania) espezialitatean, Emilio Rodríguez Nosea jaunarengandik amaiera arte.
Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean, interesdun horiek alegazioak egiten ahalko dituzte Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.).
Iruñean, 2018ko irailaren 26an.–Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Tania Pérez Tellería. (109/2017 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena).
Iragarkiaren kodea: F1811829