1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
116/2018 FORU AGINDUA, irailaren 13koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 153/2009 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez onetsi zen S-91 eredua, erabiltzen dena ordainketa zatikatuak egiteko aitorpen-likidazioetan, sozietateen gaineko zergarako eta establezimendu iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergarako.
Irailaren 14ko 153/2009 Foru Aginduaren bidez, onetsi zen S-91 eredua, erabiltzen dena ordainketa zatikatuak egiteko aitorpen-likidazioetan, sozietateen gaineko zergarako eta establezimendu iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergarako. Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 73. artikuluan zegoen arauturik ordainketa zatikatu hori. Sozietaten gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Lege berria onetsita eta aurrekoa indargabetuta, beharrezkoa da edukiaren aipamen batzuk egokitzea foru lege berrira.
Halaber, kontuan harturik ezen Euskal Autonomia Erkidegoko diputazioetan sozietateen gaineko zergaren ordainketa zatikatua arautzeko modu berri bat ezarri dela, beharrezkoa da 153/2009 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarra aldatzea, argitzeko S-91 eredua gaitu dela, orobat, Euskal Autonomia Erkidegoko diputazioetako araudia aplikatzen dutenek Nafarroako Foru Komunitatean egin dezaten ordainketa zatikatuen aitorpena eta diru-sarrera.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
Artikulu bakarra. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 153/2009 Foru Agindua aldatzea. Haren bidez S-91 eredua onetsi zen, erabiltzen dena ordainketa zatikatuak egiteko aitorpen-likidazioetan, sozietateen gaineko zergarako eta establezimendu iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergarako.
Irailaren 14ko 153/2009 Foru Aginduaren manu hauek honela idatzita geldituko dira:
Bat.–1.3. artikulua.
“3. Subjektu pasiboek ordainketa zatikatua egiteko bigarren aukerabidea hartuz gero, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 68. artikuluan xedatutakoaren arabera, berariaz adierazi beharko dute S-91 ereduaren aitorpenean, foru agindu honen 3.1 artikuluan ezartzen den epearen barrenean.”
Bi.–2. artikulua.
“2. artikulua. Aitortu beharra.
Aitorpena S-91 ereduaren arabera egitera behartuta daudenak hauek dira: sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboak, 26/2016 Foru Legearen 10. artikuluan aipatzen direnak, Hitzarmen Ekonomikoaren 18. artikuluan xedatutakoaren arabera Nafarroako foru araudia aplikatzen badute, bai eta establezimendu iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak ere, Hitzarmen Ekonomikoaren 28. artikuluan xedatutakoaren arabera Nafarroako foru araudia aplikatzen badute, betiere zerga horien ordainketa zatikatuak egin behar baldin badituzte 26/2016 Foru Legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, 26/2016 Foru Legearen 68.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, S-91 ereduaren autolikidazioa aurkeztu beharretik salbuetsita daude foru lege horren 68.1 artikuluan araututako bi modalitateetatik lehenbizikoa aplikatu ondoren 100 eurotik beherako ordainketa zatikatua egin behar duten subjektu pasiboak.”
Hiru.–Xedapen gehigarri bakarra.
“Xedapen gehigarri bakarra.
Baimena ematen da, orobat, araubide erkideko araudia aplikatzen duten establezimendu iraunkorrei edo Euskal Autonomia Erkidegoko diputazioen foru araudia aplikatzen duten establezimendu iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eta sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek S-91 eredua erabil dezaten ordainketa zatikatuen aitorpena eta diru-sarrera Nafarroako Foru Komunitatean egiten dituztenean.”
Laugarrena.–Eranskina. Irailaren 14ko 153/2009 Foru Aginduaren eranskina aldatzen da, eta horren partez foru agindu honen eranskina erabiliko da.
Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2018ko irailaren 13an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.
ERANSKINA S-91 ereduaren arabera bidali beharreko aitorpen-likidazioen fitxategietako erregistroen diseinuak 0 MOTAKO ERREGISTROA: AURKEZLEA |
IDAZGUNEAK | MOTA | EREMUEN DESKRIPZIOA |
1 | Zenbakizkoa | Erregistro mota |
Konstantea: ‘0’ (zero). |
2-4 | Alfazenbakizkoa | Aurkezteko eredua. ‘S91’ konstantea. |
5-8 | Zenbakizkoa | Ekitaldia. |
Euskarrian sartutako aitorpenen zerga-ekitaldiari dagozkion lau zifrak. |
9-17 | Alfazenbakizkoa | Aurkezlearen IFZ. |
Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, eta kontrol karakterea izanen da azken idazgunea. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira. |
18-57 | Alfabetikoa | Aurkezlearen izen-abizenak edo sozietate-izena. |
1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da. |
58-109 | Alfazenbakizkoa | Zuriunez betetzekoa. |
110-157 | Zenbakizkoa | Euskarrian dauden erregistroen kontagailuak. |
110-117 | 1. motako erregistroen kopurua. |
118-125 | 2. motako erregistroen kopurua. |
126-133 | 3. motako erregistroen kopurua. |
134-141 | 4. motako erregistroen kopurua. |
142-149 | 5. motako erregistroen kopurua. |
150-157 | 6. motako erregistroen kopurua. |
158 | Alfabetikoa | Aurkezteko modua. |
‘T’: telematikoa. |
159-207 | Alfazenbakizkoa | Harremanetarako pertsona. |
Eremu hau bitan banatzen da: |
159-167 | Telefonoa: Zenbakizkoa, 9 posiziokoa. |
168-207 | Deiturak eta izena. 1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da. |
208-237 | Alfabetikoa | Zuriunez betetzekoa. |
238-250 | Alfazenbakizkoa | Laguntza programaren bertsioa. |
Eremu hau Ogasunaren laguntza programek betetako aurkezpenetarako baino ez da. Bestelako edozein kasutan, zuriuneak utziko dira. |
1 MOTAKO ERREGISTROA: AITORTZAILEA |
POSIZIOAK | MOTA | EREMUEN DESKRIPZIOA |
1 | Zenbakizkoa | Erregistro mota |
Konstantea: ‘1’ (bat). |
2-4 | Alfazenbakizkoa | Aurkezteko eredua. ‘S91’ konstantea. |
5-8 | Zenbakizkoa | Ekitaldia. |
Aitorpenaren zerga-ekitaldiari dagozkion lau zifrak. |
9-11 | Zenbakizkoa | Aldia. |
9 | Dagokion hiruhilekoa: 1, 2, 3 edo 4. |
10-11 | Hilabetea. |
Balioak: 01, 02.. 12 (Adibidea: 101, 102, 103, 204.. 412). |
12-17 | Zenbakizkoa | Zeroz betetzekoa. |
18-26 | Alfazenbakizkoa | Aitortzailearen IFZ. |
Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, eta kontrol karakterea izanen da azken idazgunea. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira. |
27-66 | Alfabetikoa | Aitortzailearen izen-deiturak edo sozietatearen izena |
Pertsona fisikoa bada, honela jarriko da: lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izena osorik, nahitaez ordena horretan. Pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen izena osorik adieraziko da, anagramarik gabe. |
67-80 | Zenbakizkoa | Zeroz betetzekoa. |
81 | Alfabetikoa | Aurkezteko modua. |
‘T’: telematikoa. |
82-130 | Alfazenbakizkoa | Harremanetarako pertsona. |
Eremu hau bitan banatzen da: |
82-90 | Telefonoa. |
Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa. |
91-130 | Deiturak eta izena. |
Aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da. |
131-143 | Zenbakizkoa | Zeroz betetzekoa. |
144 | Alfabetikoa | Zuriunez betetzekoa. |
145 | Alfabetikoa | Aitorpen arrunta edo ordezkoa. |
Aitorpen arruntak: bete gabe utziko da. Ordezko aitorpenak: ‘’S” bat jarriko da. |
146-158 | Zenbakizkoa | Ordeztuaren frogagiriaren zenbakia. |
Eremu honetan idatziko da, baldin eta ordezko aitorpena bada, ordeztu den aitorpenaren frogagiriaren zenbakia. |
159-178 | Zenbakizkoa | Bankuaren kontua, itzulketa eta ordainketetarako. |
Itzulketa edo ordainketaren tramitazioa eskatzen bada, bankuko kontua adierazi beharko da. Beste edozein kasutan, zeroz betetzen ahalko da. |
179 | Zenbakizkoa | Ordainketa ogasunaren bidez tramitatzeko eskaera. |
Balioak: |
0: | Adierazten du ordainketa tramitatzeko eskaerarik ez dela egin. |
1: | Soilik “ordaintzeko” ateratzen diren aitorpenetan. Adierazten du eskatzen dela Ogasunak telematikoki tramita dezala aitorpenaren ordainketa banketxearekin norberaren izenean. |
2: | Soilik “ordaintzeko” ateratzen diren aitorpenetan. Adierazten du eskatzen dela Ogasunak telematikoki tramita dezala ordainketa banketxearekin, aurkezlea aitorpenaren aitortzailearen izenean arituta. |
3: | Soilik “ordaintzeko” ateratzen diren aitorpenetan. Adierazten du eskatzen dela Ogasunak telematikoki tramita dezala ordainketa banketxearekin, aitorpenaren aurkezlearen funtsen horniduraren bitartez. |
4: | Ordainketa-agindua epearen azken egunean. Soilik “ordaintzeko” ateratzen diren aitorpenetan. Adierazten du eskatzen dela Ogasunak telematikoki tramita dezala aitorpenaren ordainketa banketxearekin norberaren izenean. |
5: | Ordainketa-agindua epearen azken egunean. Soilik “ordaintzeko” ateratzen diren aitorpenetan. Adierazten du eskatzen dela Ogasunak telematikoki tramita dezala ordainketa banketxearekin, aurkezlea aitorpenaren aitortzailearen izenean arituta. |
6: | Ordainketa-agindua epearen azken egunean. Soilik “ordaintzeko” ateratzen diren aitorpenetan. Adierazten du eskatzen dela Ogasunak telematikoki tramita dezala ordainketa banketxearekin, aitorpenaren aurkezlearen funtsen horniduraren bitartez. |
7: | Ordaintzeko modua bankuko kontu batean helbideratuta. Soilik “ordaintzeko” ateratzen diren aitorpenetan. Adierazten du eskatzen dela Ogasunak helbideratzearen bidezko ordainketa banketxearekin tramita dezala. Ordainketa Ogasunaren bidez tramitazea aukeratzen bada, aurretik emandako bankuko kontua hautatutako tramitazio modalitatea onartzen duen banketxe batekoa izan beharko da. Bestela, fitxategia balioduna izanen da bertan jasotako aitorpenari dagokionez, baina ordainketa-agindua ez da tramitatuko. |
180-201 | Alfazenbakizkoa | Zuriunez betetzekoa. |
202-209 | Zenbakizkoa | Zeroz betetzekoa. |
210-237 | Alfazenbakizkoa | Zuriunez betetzekoa. |
238-250 | Alfazenbakizkoa | Laguntza programaren bertsioa. |
Eremu hau Ogasunak garatutako laguntza programa ofizialek betetako aurkezpenetarako baino ez da. Bestelako edozein kasutan, zuriuneak utziko dira. |
2 MOTAKO ERREGISTROA: AITORPENAREN ZENBAKIZKO DATUAK |
POSIZIOAK | MOTA | EREMUEN DESKRIPZIOA |
1 | Zenbakizkoa | Erregistro mota |
Konstantea: ‘2’ (bi). |
2-26 | Alfazenbakizkoa | 1. motako erregistroko 2tik 26ra bitarteko idazguneak. |
27-46 | Alfazenbakizkoa | Laukitxoa, ikurra eta zenbatekoa. |
Eremu honetan autolikidazioaren datu ekonomikoak adierazi behar dira. Eransten den azkeneko taulan adierazten dira erregistro mota honetan grabatu beharreko datuak eta, halakorik bada, eman beharreko dezimalen kopurua. |
Eremu hau hirutan banatzen da: |
27-30 | Inprimakiko laukiaren kodea. Zenbakizkoa, 4 idazgunekoa. |
Ezkerraldean zeroz beteta. |
31 | Balioaren ikurra. Positiboa bada, zuriz, eta negatiboa bada, “N”. |
32-46 | Zenbatekoa. Zenbakizkoa, 15 idazgunekoa. |
Punturik eta koma dezimalik gabe grabatuko da, eta eskuinaldean lerrokatuta. Zati dezimala eskuinaldean zeroz osatuko da datuari dagozkion dezimal guztiak bete arte. Osoko zatia zeroekin osatuko da ezkerraldean. |
47-226 | Alfazenbakizkoa | Laukitxoa, ikurra eta balioa. |
Bederatzi errepikapen. 27-46 idazguneetako informazioa emateko adierazitako egitura bera erabiliko da 47-66, 67-86, 87-106, 107-126, 127-146, 147-166, 167-186, 187-206 eta 207-226 idazguneetan. |
227-250 | Alfabetikoa | Zuriunez betetzekoa. |
3 MOTAKO ERREGISTROA: AITORPENAREN ALFAZENBAKIZKO DATUAK |
POSIZIOAK | MOTA | EREMUEN DESKRIPZIOA |
1 | Zenbakizkoa | Erregistro mota |
‘3’ (hiru) konstantea. |
2-26 | Alfazenbakizkoa | 1. motako erregistroko 2tik 26ra bitarteko idazguneak. |
27-80 | Alfazenbakizkoa | Laukitxoa eta datuaren xehetasuna. |
Eransten den azkeneko taulan adierazten dira erregistro mota honetan grabatu beharreko datuak. Eremu hau hirutan banatzen da: |
27-30 | Inprimakiko laukiaren kodea. |
Zenbakizkoa, 4 posiziokoa. Ezkerraldean zeroz beteta. |
31-80 | Datuaren xehetasuna. |
50 idazguneko alfazenbakizkoa. Eremu honetan autolikidazioaren datu alfazenbakizkoak adierazi behar dira. Ezkerraldean lerrokaturik grabatuko dira eta eskuinaldean zuriunez beterik. |
81-188 | Alfazenbakizkoa | Laukitxoa eta datuaren xehetasuna. |
Bi errepikapen. 27-80 idazguneetako informazioa emateko adierazitako egitura bera erabiliko da 81-134 eta 135-188 idazguneetan. |
189-250 | Alfabetikoa | Zuriunez betetzekoa. |
(*) Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik. (**) Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den. |
S-91 EREDUAREN DATU BERARIAZKOEN TAULA |
DATUA | LAUKIA | MOTA | LUZERA | BALIDAZIOA | ERREG. | EDUKIA |
Eredua | | A | 3 | Nahitaezkoa | Denak | S91 |
Urtea | | Z | 4 | Nahitaezkoa | Denak | |
Hiruhilekoa (aldia) | | Z | 1 | Nahitaezkoa | 1 - 3 | 1, 2, 3 edo 4, aitorpenaren hilabetea zein hiruhilekotakoa den kontuan hartuta |
Hilabetea (aldia) | | Z | 2 | Nahitaezkoa | 1 - 3 | 04, 10 edo 12, aukeratutako aldiaren arabera |
AITORTZAILEAREN DATUAK |
Aitortzailearen IFZ | | A | 9 | Nahitaezkoa | Denak | IFZ balioduna |
Aitortzailearen deiturak eta izena edo sozietatearen izena | | A | 30 | Nahitaezkoa pertsona fisikoa bada | 1 | |
Kalea, plaza, etorb. | 1000 | A | 50 | | 3 | 2 karaktere |
Bide publikoaren izena | 1001 | A | 50 | | 3 | 20 karaktere |
Zenbakia, eskailera, solairua, atea | 1002 | A | 50 | | 3 | |
Telefonoa | | Z | 9 | | 1 | |
Posta kodea | 1004 | Z | 15 | | 2 | 5 digitu |
Herria | 1005 | A | 50 | | 3 | |
Probintzia | 1006 | Z | 15 | | 2 | 2 digitu |
Faxa | 9501 | Z | 15 | | 2 | 9 digitu |
Helbide elektronikoa | 9000 | A | 50 | | 3 | |
Frogagiriaren zenbakia | | Z | 13 | | 1 | Ordainketa gutunaren zenbakia |
Sartu beharreko zenbatekoa (15 edo 25) | 01 | Z | 15 | | 2 | 13 zenbaki oso eta 2 dezimal |
Ordainketa zatikatuaren oinarri tasa | 02 | Z | 15 | | 2 | Digitu 1, balioak: 1.–Lehenengo modalitatea (aurreko ekitaldiko kuotaren araberako oinarria). 2.–Bigarren modalitatea (ekitaldi honetako zerga-oinarriaren zatiaren araberako oinarria) |
Aplika daitekeen araudi mota | 03 | Z | 15 | | 2 | Digitu 1, balioak: 1.–Nafarroako foru araudia. 2.–Estatuko araudia edo Euskal Autonomia Erkidegokoa |
NAFARROAKO ARAUDIARI LOTUTAKO SOZIETATEAK |
Ordainketa zatikatuaren oinarria | 10 | Z | 15 | | 2 | 13 zenbaki oso eta 2 dezimal |
Portzentajea | 11 | Z | 15 | | 2 | 3 digitu eta 2 dezimal |
Aurreko emaitza (10x11) | 13 | Z | 15 | | 2 | 13 zenbaki oso eta 2 dezimal |
Kontuan hartutako aldiko diru-sarreretan egindako konturako diru-sarrerak eta atxikipenak (2. modalitatean bakarrik) | 12 | Z | 15 | | 2 | 13 zenbaki oso eta 2 dezimal |
Emaitza (13-12) | 14 | Z | 15 | | 2 | 13 zenbaki oso eta 2 dezimal |
Tributazio portzentajea hitzarmenaren arabera | 16 | Z | 15 | | 2 | 3 digitu eta 2 dezimal |
Sartu beharra (14x16) | 15 | Z | 15 | | 2 | 13 zenbaki oso eta 2 dezimal |
ESTATUKO ARAUDIARI EDO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKOARI LOTUTAKO SOZIETATEAK |
Ordainketa zatikatuaren oinarria | 20 | Z | 15 | | 2 | 13 zenbaki oso eta 2 dezimal |
Portzentajea | 21 | Z | 15 | | 2 | 3 digitu eta 2 dezimal |
Aurreko emaitza (20x21) | 24 | Z | 15 | | 2 | 13 zenbaki oso eta 2 dezimal |
Kenkariak eta hobariak (2. modalitatean bakarrik) | 26 | Z | 15 | | 2 | 13 zenbaki oso eta 2 dezimal |
Kontuan hartutako aldiko diru-sarreretan egindako konturako diru-sarrerak eta atxikipenak (2. modalitatean bakarrik). | 22 | Z | 15 | | 2 | 13 zenbaki oso eta 2 dezimal |
Tributazio portzentajea hitzarmenaren arabera | 28 | Z | 15 | | 2 | 3 digitu eta 2 dezimal |
Emaitza (24-26-22)x28 | 27 | Z | 15 | | 2 | 13 zenbaki oso eta 2 dezimal |
Zergaldi berean egindako ordainketa zatikatuak (Nafarroan egindakoak bakarrik) | 23 | Z | 15 | | 2 | 13 zenbaki oso eta 2 dezimal |
Sartu beharra (27-23) | 25 | Z | 15 | | 2 | 13 zenbaki oso eta 2 dezimal |
Iragarkiaren kodea: F1811502