192. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2-3/2018 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2018ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aurrekontuan aldaketa egiteko 2/2018 eta 3/2018 espedienteak; gastuak dira, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatzekoak. Beraz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan aurreikusitakoari buruz 214. artikuluan ezartzen denari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, interesdunek hura aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Berbintzanan, 2018ko irailaren 13an.–Alkatea, José Hilario Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L1811663