192. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, irailaren 21eko 205E/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez honako deialdi hau onetsi da: “Nazioarteko lankidetzan I+G proiektuak egiteko laguntzak, fabrikazioaren teknologia aurreratuen esparruan. Manunet 2018”.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 2.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 416132.

Lehena.–Xedea.

Laguntza hauen helburua da I+G proiektuak egin daitezen sustatzea, nazioarteko lankidetzan, fabrikazioaren teknologia aurreratuen arloan eta Manunet III izeneko Europako lankidetza proiektuaren esparruan.

Bigarrena.–Oinarri arautzaileak.

205E/2018 Ebazpena, irailaren 21ekoa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana.

Hirugarrena.–Zenbatekoa.

Baimendutako gastua 500.000 eurokoa da.

Laugarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2018ko urriaren 9an bukatuko, hura barne.

Iruñean, 2018ko irailaren 20an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1811712