192. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 3a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03674 NL/SR espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Isabel Ariztegui Irigoyen.

I.F.Z. zenbakia: 72658492 C.

Helbidea: Peruneberri etxea. Legasa 31792 Bertizarana (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Ongoko eta Luartzeko iturburuak.

Eskatutako emaria: 0,539 l/s-koa.

Tokia: Legasa.

Udal-mugartea eta probintzia: Bertizarana (Nafarroa).

Erabilera: erabilera sanitarioak (pertsonen kontsumorik gabe), abereentzat, ukuiluak garbitzeko, eta suteetarako hargunea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ongoko errekatik ura kutxeta batetik hartuko da. Hortik 3.000 metroko luzerako hodi bat aterako da Luartzeko iturburuko hargune-kutxetaraino; hortik aurrera beste 4.600 metro egiten ditu, 80 m³-ko biltegi bateraino, eta hortik hornituko dira ukuilua (abereak, garbiketa eta suteetarako hargunea) eta baserria (erabilera sanitarioak).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Bertizaranako udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2018ko irailaren 7an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1811179