192. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 3a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-OC-188

M.ª Paz Iturbide Garcíak ondoko ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: M.ª Paz Iturbide García.

Xedea: zuhaitzak moztea, ur jabari publikoko 0,32 hektareatan, zura ustiatzeko.

Ur-ibilgua: Irati ibaia.

Alderdia: Soto de Arriba. Poligonoa: 10; lurzatia: 113 (zati bat).

Udalerria: Artieda-Urraulbeiti (Nafarroa).

Ohartarazten da hasierako eskaerarekin bateraezinak diren eskaerak aurkezten ahal direla harekin lehian, halaxe xedatzen baitu apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduak, maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatuak, 72. artikuluan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko irailaren 11n.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1811453