1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
2313/2018 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira apirilaren 25eko 502/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako oinarri arautzaileak, hots, enplegu zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen esparruan lanbide jarduerari laguntzeko unitateentzako diru-laguntzen deialdia arautzen dutenak.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 25ean emandako 502/2018 Ebazpenaren bidez, diru-laguntza deialdi bat onetsi zen enplegu zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen esparruan lanbide jarduerari laguntzeko unitateentzat, baita haren oinarri arautzaileak ere (2018ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 10ekoa).
Eskubide Sozialetako kontseilariaren uztailaren 6ko 222/2018 Foru Agiduaren bidez, partez baietsi da ebazpen horren kontra jarritako gora jotzeko errekurtso bat, eta, horren ondorioz, deialdiaren 5.5 oinarria kendu da.
Horregatik, bidezko da aipatutako foru aginduan xedatutakoa betetzea eta deialdiaren oinarri arautzaileak aldatzea.
Azaldutakoarekin bat, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Aldatzea enplegu zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen esparruan lanbide jarduerari laguntzeko unitateentzako diru-laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak, 5.5 oinarria kenduz. Oinarri arautzaile horiek apirilaren 25eko 502/2018 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2018ko abuztuaren 28an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.
Iragarkiaren kodea: F1810673