1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
64/2018 FORU AGINDUA, irailaren 12koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 56.143,87 euro gehitzea diru-laguntzak banakako ebaluazio araubidean emateko deialdian baimendutako gastuari. Deialdi hori Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren otsailaren 6ko 8/2018 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.
Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak otsailaren 6an emandako 8/2018 Foru Aginduaren bidez onetsi zen diru-laguntzak banakako ebaluazio araubidean emateko deialdia, 2017ko urriaren 1etik 2018ko irailaren 30era bitarte nazioarteko, Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan eta beste deialdi batzuetan jaso gabeko beste lehiaketa ofizialetan parte hartzen duten kirol klubentzat eta kirol klub filialentzat; orobat, deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi ziren, eta 310.000,00 euroko gastua baimendu zen deialdiari aurre egiteko, 2018ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Kirol entitateak, akordioak eta laguntzak” izeneko A50002 A5120 4819 336109 partida ekonomikoaren kargura.
Deialdi horretarako onetsitako hasiera bateko gastua 310.000,00 eurokoa izanik, 4. oinarri arautzailean ezarri zen, orobat, aipatutako partidan aurrekontu erabilgarririk izanez gero 2018ko ekitaldian zehar, deialdian aurreikusitako gastua handitzen ahalko zela 75.000,00 eurorekin gehienez.
Kontuan harturik litekeena dela gaur arte deialdi honetarako erabili den saldoa nahikoa ez izatea aurkeztu diren edo aurkezten ahal diren diru-laguntzetarako eskaera guztiei erantzuteko, bidezkoa da Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren otsailaren 6ko 8/2018 Foru Aginduaren bidez onetsitako diru-laguntzen deialdiari erantzuteko hasiera batez baimendutako gastua handitzea.
Aurretik, gorabehera horri aurre egiteko asmoz erabilgarri dagoen saldoa handitzeko, bi doikuntza egin dira 2018ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan: bata 15.341,98 eurokoa izan da, “Ikastetxeetako kirol proiektuetarako diru-laguntza” izeneko A50002 A5110 4811 336100 partida ekonomikoaren kargura, eta zenbateko horren ordainketa “Kirol entitateak; akordioak eta laguntzak” izeneko A50002 A5120 4819 336109 partidan egin da; bestea 5.688,94 eurokoa izan da, “Kirol ekitaldiak antolatzeko laguntza” izeneko A50002 A5120 4819 336108 partida ekonomikoaren kargura, eta zenbateko horren ordainketa aipatutako A50002 A5120 4819 336109 partidan egin da.
Bestalde, guztira, 35.112,95 euro kendu dira A50002 A5120 4819 336109 partida ekonomikoaren kargura baimendutako gastu konpromisotik. Zenbateko hori NKGIko zuzendari kudeatzailearen kasuan kasuko ebazpenen bidez baimendu zen, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren abuztuaren 3ko 52/2007 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdiari erantzuteko.
Orain bidezko da Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak abuztuaren 3an emandako 52/2017 Foru Aginduaren bidez baimendutako gastutik 35.112,95 euro kentzea; foru agindu horren bidez, diru-laguntzak emateko deialdi bat onetsi zen 2016ko urriaren 1etik 2017ko irailaren 30era bitarte Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko liga ofizial ez-profesionaletan parte hartu zuten Nafarroako kirol klubentzat eta kirol klub filialentzat. Halaber, bidezko da 56.143,87 euro gehitzea diru-laguntzak banakako ebaluazio araubidean emateko deialdian baimendutako gastuari (deialdi hori Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren otsailaren 6ko 8/2018 Foru Aginduaren bidez onetsi zen).
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. 35.112,95 euro kentzea bere garaian Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren abuztuaren 3ko 52/2017 Foru Aginduaren bidez onetsitako diru-laguntzen deialdiari erantzuteko baimendu zen gastutik.
2. 56.143,87 euro gehitzea Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren otsailaren 6ko 8/2018 Foru Aginduaren bidez onetsitako diru-laguntzen deialdiari erantzuteko baimendu zen gastuari, 2018ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Kirol entitateak; akordioak eta laguntzak” izeneko A50002 A5120 4819 336109 partida ekonomikoaren kargura; foru agindu horren bidez onetsi zen diru-laguntzak banakako ebaluazioaren araubidean emateko deialdia.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, adierazita haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
4. Foru agindu hau Kirol Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Gai Ekonomikoak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2018ko irailaren 12an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.
Iragarkiaren kodea: F1811341