191. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

03/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 19an, 03/2018 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 2018ko aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditua sortzea diru-sarrera bidez:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

3200 62200

Inbertsioa eskolan

24.567,98 euro

GUZTIRA

24.567,98 euro

Zergaz kanpoko diru-sarrera, hura finantzatuko duena:

IZENA

ZENBATEKOA

Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak hobetzeko eta birmoldatzeko diru-laguntza

4.567,98 euro

GUZTIRA

4.567,98 euro

Uharte Arakilen, 2018ko irailaren 20an.–Alkatea, Juana Sainz Betelu.

Iragarkiaren kodea: L1811639