2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Laburpena, literatur lehiaketena: Tuterako Hiria XLV. ipuin lehiaketa, XXXIV. Poesia lehiaketa eta Haur eta gazteendako XXXI. ipuin lehiaketa
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, deialdiaren laburpena argitara ematen da; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 415728.
a) Onuradunak:
Hiru deialdietako bakoitzean epaimahaiak aukeratutakoa.
b) Xedea:
Tuterako Hiria XLV. ipuin lehiaketa: ipuin hoberena saritzea; gaztelaniaz idatzia, gai librekoa, gutxienez bi orri izanen ditu eta gehienez bost, alde bakar batetik idatziak, 32 lerro eta 70 karaktere lerro bakoitzeko gutxi gorabehera.
XXXIV. Poesia lehiaketa: olerki hoberena saritzea; gaztelaniaz eta orriaren alde bakar batetik idatzia, gehienez ere 60 bertsokoa.
Haur eta gazteendako XXXI. ipuin lehiaketa: ipuin hoberena saritzea; gaztelaniaz idatzia, gehienez ere bi orri izanen ditu, alde bakar batetik idatziak, 12ko letra-tamaina eta lerroarte bikoitza erabiliz. Gaia librea izanen da. 4 kategoria ezarriko dira adinaren arabera, eta kategoria bakoitzak gehienez ere 2 sari izanen ditu. Hauek izanen dira sarien zenbatekoak: A eta B, 90 euro bakoitza; C eta D, 120 euro bakoitza; guztira, 840,00 euro.
c) Oinarri arautzaileak:
Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Enpresa Entitate Publikoko bulegoetan, hots, Tuterako Rúa kaleko 13an (31500), edo arancha.jimenez@tudela.es helbidean eskatuta.
d) Zenbatekoa:
–Tuterako Hiria XLV. ipuin lehiaketa: 3.000 euro.
–XXXIV. Poesia lehiaketa: 1.500 euro.
–Haur eta gazteendako XXXI. ipuin lehiaketa: 840,00 euro.
e) Eskabideak aurkezteko epea:
2018ko urriaren 8tik azaroaren 16ra.
Tuteran, 2018ko irailaren 19an.–CastelRuiz Enpresa Entitate Publikoko burua, Javier Gómez Vidal.
Iragarkiaren kodea: L1811609