1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 14ko 2578/2018 Ebazpenaren aurka.
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Carlos Martínez Macías jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 14ko 2578/2018 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez izangaiak aldian behin sartzearen ondorioz sortutako behin betiko zerrenda berariazkoak onetsi baitira, baita eskatutako baldintzak betetzen dituztela erakusten duten frogagiriak ez aurkezteagatik onartu ez diren izangaien zerrenda ere. Behin betiko zerrenda berariazko horiek baliatuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Hezkuntza Departamentuko irakasle lanpostuak aldi baterako kontratazioen bidez betetzeko.
Horrenbestez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedaturikoarekin bat, honako espezialitate eta hizkuntza hauetako interesdunak epatzen dira:
Lanbide Heziketako irakasle teknikoak:
–Zurgin-lanen eta Altzarien Fabrikazioa eta Instalazioa (gaztelaniaz).
Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean, interesdun horiek alegazioak egiten ahalko dituzte Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.).
Iruñean, 2018ko irailaren 26an.–Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Tania Pérez Tellería. (109/2017 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena).
Iragarkiaren kodea: F1811802