2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MÉLIDA
Eskumenak beste baten esku uztea
Melidako Udalak, 2018ko irailaren 18an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
“Ikusirik Melidako Udalaren Osoko Bilkura dela “Melidako udaletxearen beheko solairua egokitzeko” obren kontratazio organoa,
Ikusirik horiek egiteko kontratua Proviser Ibérica SL enpresari adjudikatu zitzaiola, Melidako Udalaren 2018ko martxoaren 8ko erabakiaren bidez,
ERABAKI DA:
1. Alkatearen esku uztea Udalaren Osoko Bilkuraren eskumenak eta eskudantziak, “Melidako udaletxearen beheko solairua egokitzeko” obretan behar diren erabakiak hartzeko.
2. Eskuordetzea egiteko erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eskuordetzeak erabakiaren biharamunean indarra hartuko duen arren.”
Administrazio bidea amaitzen duen erabaki honen kontra, interesdunek, hautara, honako errekurtsoetako bat jartzen ahal dute, ezertan galarazi gabe bidezkoagoa jotzen duten beste edozein jartzen ahal dutela:
–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita, erabakia hartu zuen organo berari zuzendua, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin bat.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337. artikuluarekin eta hurrengoekin bat.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluarekin bat.
Melidan, 2018ko irailaren 19an.–Alkatea, José María Sesma Aznárez.
Iragarkiaren kodea: L1811656