191. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI

6-7/2018 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Lizoain-Arriasgoitiko Udalak, 2018ko abuztuaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 6. eta 7. aldaketak (kreditu-gehigarriak) 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Lizoainen, 2018ko irailaren 19an.–Alkatea, Amaia Ekisoain Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1811620