2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
7/2018 aurrekontu-aldaketa, kreditu berezia sortzeko. Hasierako onespena
Goizuetako Udalak, idazkari-kontuhartzailearen txostena ikusirik, 2018ko irailaren 13an ospatutako osoko bilkuran, 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu berezia sortzeko espedientea onetsi zuen hasiera batez, aho batez onetsi ere.
Espediente hori ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epean, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.
Jendaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuaren aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.
Aditzera ematen da, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legearen 212. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutena bete dadin.
Goizuetan, 2018ko irailaren 18an.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.
Iragarkiaren kodea: L1811638