2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
2019ko zerga-tasen eta tasen onespena
Allingo Udalak, 2018ko irailaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, legez eskatzen den gehiengoarekin, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12., 64. eta 132. artikuluetan ezarritakoarekin bat:
Lehena: karga-tasa hauek onestea, 2019an nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez:
–Ondasun higiezinen gaineko zerga: %0,1025.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2, obraren egiazko kostu osoaren gainean.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga. Indize hau aplikatuko da: %1.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
- Zerga sortzen den unean lurraren balioaren gainean ezarri beharko diren koefiziente hauek onestea, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera, eta Foru Legearen proiektuak xedatutako gehieneko kopuruei jarraikiz:
| SORTZEALDIA |
0,63 | 20 urte edo hortik gora |
0,58 | 19 urtetik gorakoa |
0,51 | 18 urtetik gorakoa |
0,36 | 17 urtetik gorakoa |
0,21 | 16 urtetik gorakoa |
0,06 | 15 urtetik gorakoa |
0,06 | 14 urtetik gorakoa |
0,06 | 13 urtetik gorakoa |
0,06 | 12 urtetik gorakoa |
0,06 | 11 urtetik gorakoa |
0,06 | 10 urtetik gorakoa |
0,06 | 9 urtetik gorakoa |
0,06 | 8 urtetik gorakoa |
0,06 | 7 urtetik gorakoa |
0,06 | 6 urtetik gorakoa |
0,06 | 5 urtetik gorakoa |
0,06 | 4 urtetik gorakoa |
0,11 | 3 urtetik gorakoa |
0,13 | 2 urtetik gorakoa |
0,13 | Urtebete |
0,06 | Urtebetetik behera |
- Karga-tasa ezartzea, %15 izanen baita.
Bigarrena: ordenantza fiskalei dagozkien tasak onestea:
–Fotokopiak: 0,10 euro unitateko.
–Ziurtagiriak eta lurzati zedulak: euro bat.
–Ziurtagiriak aurrekariekin: 3 euro.
–Fax zerbitzua: euro 1 lehenbiziko orrirako eta 0,50 euro hurrengoetarako Nafarroan. 2 euro lehenbiziko orrirako eta euro 1 hurrengoetarako Foru Komunitatetik kanpo.
–Konpultsak: 0,50 euro.
–Aparkatzeko txartelak: 3 euro.
–Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia: 80 euro.
–Jarduera sailkatuen espedienteen eta irekitzeko lizentzien tramitazioa: txosten teknikoaren kostua.
–Prentsako argitalpenak: argitaratzearen kostua.
–Puzgarrien tasa: 40 euro/egun/puzgarri.
–Pilotalekuko tasa: 3 euro/argiaren fitxa.
–Mahaia erabiltzeko tasa: 2 euro unitateko.
–Eszenatokia erabiltzeko tasa: 60 euro.
–Taxi zerbitzuaren tasa: 3 euro.
–Aulkia erabiltzeko tasa: 0,50 euro/unitatea.
–Aulki kaiolaren tasa: 25 euro.
Hirugarrena: erabaki honek indarra hartuko du 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan xedatuarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2019ko urtarrilaren 1etik aitzina hasiko dira aplikatzen.
Laugarrena: Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat, erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak paratzea Udaleko iragarki-taulan.
Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, bide administratiboan behin betikoa dena, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.
Amillaon, 2018ko irailaren 18an.–Alkatea, Eduardo Martinicorena Mortal.
Iragarkiaren kodea: L1811570