1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
700E/2018 EBAZPENA, irailaren 11koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baliozkotzen baita Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 289/2012 Ebazpenaren bidez emandako ingurumen eraginaren adierazpena; ebazpen horren bidez, Allotz-Montalbango lurzati kontzentrazioaren (Deierriko udal-mugartea) ingurumen eraginaren adierazpena egin zen. Sustatzailea Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua da.
Ebazpen honen bidez baliozkotzen da Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 289/2012 Ebazpenaren bidez emandako ingurumen eraginaren adierazpena; ebazpen horren bidez, Allotz-Montalbango lurzati kontzentrazioaren (Deierriko udal-mugartea) ingurumen eraginaren adierazpena egin zen. Sustatzailea Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua da.
Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 54.3 artikuluan aurreikusitakoarekin bat (haren bidez onetsi zen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua), Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak (Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia) eskaera bat aurkeztu zuen 2018ko martxoaren 26an, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusian aipatutako martxoaren 9ko 289/2012 Ebazpenean ezarritako baldintzak baliozkotu zitezen.
Ingurumen eraginaren adierazpen horretan, zenbait baldintza eta neurri ezarri ziren ingurumen jarraipen berariazkoa egiteko honako hauei: kartografiatutako elementu ekologikoak, hezeguneak eta ibilguak, arkeologia aztarnategiak, bideen gaineko eragina murriztea eta ingurumen egoera lehengoratzeko neurri berriak.
Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak egin duen txostenean adierazten da aldaketa aipagarririk ez dagoela ingurumen eraginaren adierazpenean aztertutako kontserbazio elementu garrantzitsuenetan eta beharrezkoak direla aurreikusitako zuzenketa neurri guztiak eta ingurumena zaintzeko jarduketak. Zehaztu beharra dago ingurumen baldintzetan ez dela funtsezko aldaketarik egin, ez behintzat proiektuaren beste ingurumen ebaluazio bat egitera eta beste neurri zuzentzaile batzuk ezartzera behartzen duenik. Hortaz, baliozkoak dira martxoaren 9ko 289/2012 Ebazpenean ezarritako baldintzak.
Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozedura osorik bete dela kontuan izanik, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuari jarraikiz,
EBATZI DUT:
1. Baliozkotzea Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 289/2012 Ebazpenaren bidez emandako ingurumen eraginaren adierazpena; ebazpen horren bidez, Allotz-Montalbango lurzati kontzentrazioaren (Deierriko udal-mugartea) ingurumen eraginaren adierazpena egin zen. Sustatzailea Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua da.
2. Proposamena gauzatzeko, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 289/2012 Ebazpenean emandako txostenaren dokumentazioan sartutako ingurumen arloko baldintzak beteko dira.
Gainera, obrak egin baino lehenago, Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalera dokumentazio hau bidali beharko da:
–Ingurumena eta paisaia lehengoratzeko neurrien kartografia, ingurumen eraginaren adierazpenean ezarritakoekin bat datozela erakusten duena.
–Legar hobien eta zabortegien kokalekua zehaztea: lurzati kontzentrazio horren ingurumen eraginaren azterketak ez zituen zehazten legarra ateratzeko eremuak eta proiektuak, ez eta lur zabortegiak ere (ondoren egin beharreko tramitazio bati egiten zion erreferentzia, baldin eta konponbidea ez bazen gaur egun dauden legar hobi baimenduak edo baimendutako bizigabeen zabortegiak erabiltzea, beste bat baizik). Horregatik, hori zehaztu liteke, bai eta, hala badagokio, proiektuak ere, barnean direla ingurumen azterlanak, lur maileguenak eta lur hondakindegienak.
–Bideak egiteko obretan erabiliko den agregakin birziklatuaren kopurua, ehunekotan adierazia.
–Kontuan hartuko dira Murugarren aldean dauden miru gorrien etzaleku ugarien datu eguneratuak, urritik martxora bitartean ukitu ez daitezen.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (foru dekretu haren bidez onetsi zen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
4. Ebazpen hau jakinaraztea Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari eta Deierriko Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2018ko irailaren 11n.–Ingurumenaren eta Lurraldearen Antolamenduaren Zerbitzu Juridikoko zuzendaria, Ingurumenaren eta Lurraldearen Antolamenduaren zuzendari nagusiaren ordezkoa (Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak 2015eko abenduaren 23an eman eta 2016ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 8koan, argitaratutako 316/2015 Foru Aginduaz baliatuz), Félix Armendáriz Martínez.
Iragarkiaren kodea: F1811339