190. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapena

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2018ko irailaren 10eko bilkuran hartutako erabakiak, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Hirugarrena.–Altsasuko Bake Epaitegia: Francisco Javier Vital Sevilla jauna, bake epaile titular.

Laugarrena.–Arellanoko Bake Epaitegia: Félix Urricelqui Argaiz jauna eta Anayansi Martínez Santana andrea, bake epaile titular eta ordezko epaile, hurrenez hurren.

Bosgarrena.–Morentingo Bake Epaitegia: María Ángeles Upategui Aramendía andrea eta Beatriz López Jara andrea, bake epaile titular eta ordezko epaile, hurrenez hurren.

Seigarrena.–Gesalazko Bake Epaitegia: Jesús María Azanza Ros L, bake epaile titular.

Zazpigarrena.–Goñiko Bake Epaitegia: Javier Cobos Subiza jauna, ordezko bake epaile.

Zortzigarrena.–Mañeruko Bake Epaitegia: María Carmen Martínez Arguiñano andrea, bake epaile titular.

Bederatzigarrena.–Metautengo Bake Epaitegia: María Cruz Elorza Echazarra andrea eta Ana Isabel Lerín Urmeneta andrea, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.

Hamargarrena.–Piedramillerako Bake Epaitegia: María Begoña Díaz de Cerio Artola andrea, bake epaile titular.

Hamaikagarrena.–Elizagorriko Bake Epaitegia: Ana Carmen Ayerra Corres andrea, bake epaile titular.

Hamabigarrena.–Berbintzanako Bake Epaitegia: Francisco Antonio De Esteban Terés jauna, ordezko bake epaile.

Hirugarrena.–Azkoiengo Bake Epaitegia: Sonia Castillo Osés andrea, bake epaile titular.

Hamalaugarrena.–Otsagabiko Bake Epaitegia: Francisco Javier Sagardoy Rolán jauna, bake epaile titular.

Hamabosgarrena.–Burgiko Bake Epaitegia: José Javier Petroch Glaría jauna, bake epaile titular.

Hamaseigarrena.–Ribaforadako Bake Epaitegia: Raquel Lapuerta Gracia andrea, ordezko bake epaile.

Izendatzeko erabaki horien aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 12. artikuluan eta horrekin bat datozenetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2018ko irailaren 10ean.–Gobernuko idazkaria, ordezko gisa, Isabel Torres Guitian.

Iragarkiaren kodea: J1811340