190. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Desafektazioa, 2. poligonoko 949. eta 950. lurzatietan. Hasierako onespena

Udalak, 2018ko irailaren 12an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea 2. poligonoko 949. eta 950. lurzatien erabileraren desafektazioa Delfín Pegenaute Fernandezen alde; bertan behi-aziendaren ustiategi bat dago, 1999ko abenduaren 31 ezkeroztik irekitzeko lizentzia duena.

Bigarrena.–Lagapen hori arautuko duten baldintza ekonomiko-administratiboen agiria onestea.

Hirugarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, interesdunek azter dezaten eta, hala bada, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Alesbesen, 2018ko irailaren 14an.–Alkatea, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1811496