190. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea, 2018ko bigarren seihilekoari dagokionez

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko irailaren 21ean egin bilkuran onetsi ziren hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2018ko urteko likidazioaren bigarren zatiari dagozkion kuotak. Borondatezko diru-bilketarako aldia 2018ko irailaren 24tik azaroaren 9ra izanen da, biak barne.

Ordainketak Udalaren Diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, hau da, udaletxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean. Ordainagiri helbideratuak kobratzeko aurkeztuko dira borondatezko epearen azken egunean.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboaren errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Likidazio horren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita. Nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Tuteran, 2018ko irailaren 24an.–Ogasun eta Katastroko zinegotzia, José Ángel Andrés Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1811738