190. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

2019ko zerga-tasak eta tasak. Onespena

Udalak, 2018ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, aho batez eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen onestea 2019ko ekitaldian aplikatuko diren zerga-tasak eta tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean adierazitakoarekin bat. Hona hemen:

Lehena.–Honako zerga-tasa hauek ezartzea 2019rako:

1.–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,12.

2.–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,8.

3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

4.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Indizea: %1.

5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Karga-tasa: %15.

Zerga sortzen den unean lurraren balioaren gainean ezarri beharko diren koefiziente hauek onestea, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera, eta Foru Legearen proiektuak xedatutako gehieneko kopuruei jarraikiz:

SORTZEALDIA

0,36

20 urte edo hortik gora

0,36

19 urte

0,36

18 urte

0,36

17 urte

0,21

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,06

6 urte

0,06

5 urte

0,06

4 urte

0,11

3 urte

0,13

2 urte

0,13

Urtebete

0,06

Urtebetetik behera

Bigarrena.–Tasa hauek ezartzea:

–Jarduera sailkatuen eta irekitzeko lizentzien espedienteak tramitatzea: txostenaren kostua.

–Ordezko betearazpena edo egindako zerbitzua: betearazpen-kostuaren %0,5.

–Lehen aldiz okupatzeko lizentzia: 120 euro.

–Ziurtagiriak: euro bat.

–Fotokopiak: 0,05 (A4) eta 0,10 (A3).

–Konpultsak: 0,10/unitate.

–Fax-igorpenak: euro 1 lehen orrirako eta 0,50 hurrengo orrietarako.

–Aurri-espedienteak: teknikariaren faktura.

–Kontribuzioaren eta bertze zerga batzuen ordainagirien kopiak: 0,60 euro unitateko.

–Katastroko orriaren eta lurzatiko zedularen kopia: euro 1.

–Udal Planaren aldaketa: prentsan argitaratzearen kostua.

–Autobus txartela: 3 euro.

Hirugarrena.–Erabaki hau indarrean jarriko da 2019ko urtarrilaren 1etik aitzina, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2019ko urtarrilaren 1etik aitzina hasiko dira aplikatzen.

Laugarrena.–Erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak Udaleko iragarki-taulan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta erabaki honen aurka, bide administratiboan behin betikoa dena, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Metautenen, 2018ko irailaren 14an.–Alkate udalburua, Andrea Catala Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1811528