190. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 23an, aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

KREDITU BEREZIA

1. 4129.61900.–“Abeltzaintzako azpiegiturak hobetzea”

13.950,52

Kreditu bereziak, guztira

13.950,52

FINANTZABIDEA

1. 45080.–“Diru-laguntza, abeltzaintzako azpiegituretarako”

6.917,62

1. 87000.–“Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”

7.032,90

Finantzaketa, guztira

13.950,52

Longidan, 2018ko irailaren 17an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L1811531