190. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

3/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Udalaren 2018ko aurrekontuko 3. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2018ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 3an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

3/2018 aurrekontu-aldaketa

GASTUAK: 83.700,00 euro.

Kreditu-gehigarriak:

1 4220 2270000.–Kontrol operatiboa araztegirako: 20.000,00 euro.

1 1510 68902.–Pasealekuko hormaren obra: 11.000,00 euro.

1 1510 13000.–Lan-taldeko langile finkoen ondainsaria: 23.300,00 euro.

1 1510 13000.–Lan-taldeko langile kontratatuen ordainsaria: 4.500,00 euro.

Diru-sarrerak gutxitzea:

1 4508012.–Nafarroako Gobernua, langabeak kontratatzea: 8.400,00 euro.

Kreditu bereziak:

1 1500 160002.–NEZen bidez kontratatuen gizarte segurantza: 16.500,00 euro.

FINANTZAKETA: 83.700,00 euro.

Gastuak gutxitzea:

1 1500 1600001.–Kontratatu diren langabeen gizarte segurantza: 12.000,00 euro.

Diru-sarreren partida goititzea:

1 47000.–Araztegiko fakturaren itzulketa: 20.000,00 euro.

Diruzaintzako gerakina:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 51.700,00 euro.

Lerinen, 2018ko irailaren 14an.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L1811495