190. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Udalaren 2018ko aurrekontuko 2. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2018ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2/2018 aurrekontu-aldaketa

GASTUAK: 20.406,00 euro.

Kreditu-gehigarriak:

1 3121 2120003.–Osasun kontsultategia mantentzea: 1.000,00 euro.

1 1510 22104.–Langileen laneko arropa erostea: 500,00 euro.

1 1510 6230000.–Haurren jolastokia: 1.000,00 euro.

Kreditu bereziak:

1 3270 2260901.–Berdintasun proiektuak: 1.640,00 euro.

1 3340 2260901.–Gazteendako jarduerak: 600,00 euro.

1 3340 6260001.–Ordenagailua, sarea, Haur eta Gazteen zerb.: 2.666,00 euro.

1 1510 6000001.–470. lurzatia erostea: 1.000,00 euro.

1 1510 6000001.–406. lurzatia erostea: 12.000,00 euro.

FINANTZAKETA: 20.406,00 euro.

Diru-sarreren partida berriak:

1 450801.–NABIren diru-laguntza: 1.000,00 euro.

1 450801.–Ordenagailua erosteko diru-laguntza: 2.000,00 euro.

Diru-sarreren partida goititzea:

1 29000.–EIOZ: 12.150,00 euro.

Diruzaintzako gerakina:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 5.256,00 euro.

Lerinen, 2018ko irailaren 12an.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L1811471