190. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Larrasoañako 21. poligonoko 10. lurzatian. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2018ko abuztuaren 30ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia Larrasoañako 21. poligonoko 10. lurzatian, 2018ko ekainaren 18ko data duena, espedientean behar den bezala eginbidetua dagoen testuaren arabera onetsi ere. Larrasoañako Kontzejuak sustatu du plana, eta Pablo Emilio Branchi arkitektoak prestatu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Esteribarren, 2018ko irailaren 17an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1811530