190. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Alkatetza beste baten esku uztea

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluetan xedatua.

Kontuan harturik Alkatetzaren ekainaren 25eko 225/2015 Ebazpena, haren bidez izendatu baitziren Castejongo Udaleko alkateordeak.

Aplikatzekoa den araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Enrique Suárez Fernández bigarren alkateordearen esku uztea Alkatetzaren egitekoak irailaren 16tik 22ra, biak barne, egun horietan karguari dagokionez esleiturik ditudan eginkizun guztiak nire ordez betetzeko, epe horretan udalerritik kanpora izanen bainaiz. Laneko arrazoiak direla eta, ezinezkoa da Cristina Ros Ruiz lehen alkateordeak eskuordetzea bere gain hartzea.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarriarekin bat.

Hirugarrena.–Interesdunari ebazpen hau igortzea, eta Osoko Bilkurari haren berri ematea organo kolegiatu horren hurrengo bilkura arruntean.

Castejonen, 2018ko irailaren 14an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1811500