190. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

5/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko abuztuaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi da Buñuelgo Udalaren 2018ko aurrekontuan 5. aldaketa egiteko espedientea.

Hasierako onespenaren iragarkia 2018ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, abuztuaren 23an, jendaurrean egoteko epea iragan baita herritarrek edo interesdunek horren gaineko erreklamaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsirik gelditu da. Hona hemen:

5. aldaketa.–1-4220061900 partida, “Industrialdeko aparkalekua”. 35.952,34 euroko kreditu berezia, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura osorik finantzatua.

Buñuelen, 2018ko irailaren 17an.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1811532