190. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

24/2018 EBAZPENA, abuztuaren 22koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Oizko balorazio txostena onesten duena.

Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 22ko 2/2018 Ebazpenaren bidez, Oizko balorazio txostena berrikusteko Batzorde Mistoa eratzea erabaki zen.

2018ko abuztuaren 17an egindako bilkuran, Batzorde Mistoak balorazio txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Lehena.–Oizko balorazio txostena onestea, Batzorde Mistoak 2018ko abuztuaren 17ko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa udal interesdunaren bulegoetan jartzea jendaurrean, hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Halaber, interesdun guztiei adieraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Oizko Udalari igortzea, onetsitako balorazio txostenaren kopiarekin batera.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 22an.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.

Iragarkiaren kodea: F1810617