19. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa Trafikoari buruzko ordenantza orokorrean.
Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2017ko abenduaren 22ko osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batean testu berria onestea Trafikoari buruzko ordenantza orokorraren 45. artikulurako (“Eremu urdina edo txandakakoa”).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabakia eta horren espedientea jendaurrean egonen dira Tuterako udaletxean (Idazkaritzan), hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interes legitimoa dutenek aztertu eta egoki jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tuteran, 2018ko urtarrilaren 9an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1800452