19. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Udal Planeko aldaketa. Behin betiko onespena.
Hirigintzako Araudi Orokorreko 29. artikulua

Sesmako Udalak, 2017ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa Udalaren Hiri Planean: aldatzea Sesmako Hirigintzako Araudi Orokorreko 29. artikulua “garajeko plaza pribatuak”. Hori hasiera batez onetsi zuen Udalak, 2017ko urriaren 27an egin osoko bilkuran.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat.

Sesman, 2018ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

ERANSKINA

Aldatutako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1800253