19. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa, tasa eta prezio publikoen ordenantzetan 2018rako. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2017ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa tasak eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetan 2018ko ekitaldirako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, aldaketaren espedientea jendaurrean egonen da, hogeita hamar egunez, epe horretan bizilagunek eta bidezko interesa dutenek hura azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, 2017ko abenduaren 29an.–Alkatea, Ángel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1800284