19. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren
2018ko Plantilla Organikoa. Hasierako onespena

Indarra duten xedapenak betez, jendaurrean ikusgai jarri da, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren bulegoetan (Oliveto Kondearen etorbidea 4, 2. solairua), 2018. urteko Plantilla Organikoa, Iruñeko Udalak 2018ko urtarrilaren 16an egindako Osoko Bilkuran hasiera batez onetsia. Jendaurreko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 16an.–Lehendakaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1800973