19. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 22ko 1803/2017 Ebazpenaren aurka, zeinak onesten baititu aldi baterako kontratazioaren bitartez aritzeko izangaien zerrendetatik kanpo geratutakoen behin betiko zerrendak.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Carlos Arricibita Yoldi jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 22ko 1803/2017 Ebazpenaren aurka, zeinak onesten baititu aldi baterako kontratazioaren bitartez aritzeko izangaien zerrendetatik kanpo geratutakoen behin betiko zerrendak.

Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, interesdunak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 12an.–Idazkari tekniko nagusia, Begoña Alfaro Oricáin.

Iragarkiaren kodea: F1800686