19. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2018ko Plantilla Organikoa. Hasierako onespena

Indarra duten xedapenak betez, jendaurrean ikusgai jarri da, Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorraren Giza Baliabideetako Zuzendaritzan (Zapatería kalea 40, 1. Solairua), 2018. urteko Plantilla Organikoa, Iruñeko Udalak 2018ko urtarrilaren 16an egindako Osoko Bilkuran hasiera batez onetsia. Jendaurreko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 16an.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1800789