19. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2018tik aurrerako karga-tasak, zergak eta tasak

Larraungo Udalak, 2017ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–2018. urtetik aurrera karga-tasa hauek finkatzea:

Zergak:

Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,80.

Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,30.

Jarduera ekonomikoak: 1,2ko indizea aplikatzea gutieneko kuotei.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan, denboraldi bakoitzerako ezarritako gutieneko koefizienteak, eta %15eko karga-tasa.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.

Etxebizitza hutsen gaineko zerga, betiere, 31/2013 Foru Legeko Etxebizitza Hutsen Erregistroa sortzen bada, urriaren 31koa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 132. artikulua eta II. tituluko VIII. kapitulua aldatzen dituena. Karga-tasak tarte hauen barrenean egon beharko du: %0,10, Etxebizitza Hutsen Erregistroan agertzen den lehenbiziko urtean; %0,50, Erregistroan agertzen den bigarren urtean; eta %1, Erregistroan agertzen den hirugarren urtean eta hurrengoetan. Karga-tasa bat bera izanen da udal-mugarte osoan.

Tasak eta prezio publikoak:

Ur hornidura: 50 zentimo/metro kubikoa.

Irekitzeko lizentziak ematea eta erantzukizunpeko aitorpenen ikuskapenak egitea: 100 euro.

Hirigintzako kontsultengatik txostenak egitea: 50 euro.

Banantzeak: 30 euro.

Internet konexioa Larraungo wifiaren bidez: 30,25 euro hileko.

Iruñera doazen ikasleen garraioa: 1.061 euro ikasturte osoa (106,10 euro hileko).

Leitzara doazen ikasleen garraioa: 850 euro ikasturte osoa (85 euro hileko).

Gainerako zerga, tasa eta prezio publikoak aurreko urtean bezala geldituko dira.

2.–Erabakia toki entitate honen iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Erabakiak 2018ko ilbeltzaren 1ean hartuko du indarra.

Egintza honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari edo Epaitegiari zuzendua, bi hileko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Larraunen, 2017ko abenduaren 28an.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1715254