19. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPRONTZEDA

1/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18an, aurrekontuko 1/2017 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

–1/2017 aldaketa aurrekontuan: Kreditu berezia.

GASTUAK:

1650-61900 partida. Herriko argiteria publikoa berritzea. Zenbatekoa: 56.321,22 euro.

DIRU-SARRERAK:

870 partida. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina. Zenbatekoa: 20.321,20 euro.755 partida. Nafarroako Gobernuaren kapital-transferentzia: 36.000,00 euro.

Esprontzedan, 2017ko abenduaren 26an.–Alkatea, Ángel María Fernández Azpilicueta.

Iragarkiaren kodea: L1800180