19. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi dira Udalaren 2018ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespenaren erabakia 2017ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 26an.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena:

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 972.000,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 35.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 198.502,09 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.109.100,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 489.210,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 472.187,91 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 3.276.000,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 646.091,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 1.563.683,45 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 15.200,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 147.550,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 707.450,09 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 196.025,46 euro.

Gastuak, guztira: 3.276.000,00 euro.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Caparroson, 2018ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1800840