19. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Hiri-jarduketarako plan berezia Berriobeitiko “El Toro” hotelari dagokionez. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2017ko abenduaren 5eko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Berriobeitiko “El Toro” hotelari dagokionez.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a artikuluan xedatuarekin bat.

Berriobeitin, 2017ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1714953