2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Elizondoko 1. EUn, 16. poligonoko 562. eta 334. lursailen xehetasun-azterketa. Behin betiko onespena
Baztango Udalak, 2017ko abenduaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, 2. puntuan, behin betiko onetsi zuen Improvim SLk Elizondoko 16. poligonoko 562. eta 334. lursailetarako sustatutako xehetasun-azterketa, 1. EUa zatitzen duena bi unitate sortzeko (EU1-A eta EU1-B).
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Baztanen, 2017ko abenduaren 28an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.
eranskina
Elizondoko 1. EUn, 16. poligonoko 562. eta 334. lursailen xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1800664