19. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

113/2017 FORU AGINDUA, abenduaren 28koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek 2018-2019 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak ezartzen dituena.

Ikusirik 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalak egindako txostena, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariaren oniritzia izanik, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan familiek 2018-2019 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak ezartzeari buruzkoa.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. apartatuko e) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz.

AGINDU DUT:

1. Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuak hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek 2018-2019 ikasturtean ordaindu beharreko hileko tarifak ezartzea, foru agindu honen I. eranskinean jaso diren oinarriekin bat.

2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

4. Foru agindu honen aurka toki entitate interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

5. Foru agindu honen aurka gainerako interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitara eman eta biharamunetik hasita.

6. Foru agindu hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalari eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko abenduaren 28an.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.

ERANSKINA

Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek ordaindu beharreko tarifak ezartzen dituzten oinarriak

Lehenengoa–Tarifak ordaintzea.

Tarifen ordainketa Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ikastetxe bakoitzerako onesten duen ordutegiaren modalitatearen eta familien diru-sarreren arabera eginen da. Familia bakoitzaren tarifa kalkulatzeko, kasuan kasuko taulak aplikatuko dira, familia gurasobakarra nahiz bikoa izan. Foru agindu hoen bosgarren oinarrian jaso dira taulak, baina tarifak honakoak izanen dira, gehienez ere:

HILABETEKO TARIFA

Eskolatzea

Ordutegi osoko unitateak

233 euro

Ordutegi murriztuko unitateak

219 euro

Ordutegi erdiko unitateak

167 euro

Jantokia

Tarifa

95 euro

Bigarrena.–Familia unitatearen kontzeptua. Foru agindu hau aplikatzearen ondorioetarako, bi modalitate hauek hartzen dira kontuan:

1.–Bi gurasoko familien kasuan: kontuan hartuko da familia unitatearen kide direla legez bananduta ez dauden gurasoak edo, bidezkoa denean, legezko tutorea edo tutoreak, gehi familiaren etxean bizi diren 25 urtetik beherako seme-alabak baldin eta lan errentarik jasotzen ez badute (betiere lan bizitza negatiboaren ziurtagiri bidez frogatu beharko da), eta ezintasunen bat duten seme-alabak, baldin eta judizialki ezgaituta eta guraso-aginte luzatuaren edo birgaituaren mende badaude.

Familia unitatearen kideen kopurua familia-liburuaren eta erroldaren ziurtagiriaren bidez frogatuko da. Familia-nukleoan familia liburuan ageri ez den seme-alabarik baldin bada, bestelako dokumentuen bidez frogatu beharko da, adibidez jaiotza agirien, banantze edo dibortzio epaien eta abarren bidez.

Familia harreran dauden haurrak familia unitateko kidetzat joko dira ondorio guztietarako.

Banantze edo dibortzio kasuetan, zaintza eta jagoletza gurasoetako batek edo legezko tutoreek badute, ez da kide konputagarritzat joko adingabekoaren zaintza eta jagoletza ez dituen aita edo ama.

Honela frogatuko da egoera hori:

–Egitatezko banantzean, notario agiria, banantze auzi-eskearen egiaztagiria edo egoera hori egiaztatzen duten bestelako agiriak aurkeztu beharko dira.

–Epaitegian deklaratutako banantzearen edo dibortzioaren kasuan, dagokion epai judiziala aurkeztu beharko da.

2.–Guraso bakarreko familiatzat hartuko da heldu batek eta 25 urtetik beherako bere seme-alabek osatutakoa, denak herri berean erroldatuak badaude eta etxe berean bizi badira, bai eta beren seme-alabekin etxe berean bizi diren alargunek osatutakoa ere. Ondorio horietarako, ez da kontuan hartuko alargun eta umezurtz pentsiorik jasotzen den.

Bi egoera horietan, adingabeak ekonomikoki helduaren menpe egotea eskatuko da, eta heldu horrek bere gain izatea etxean bizi diren adingabeen zaintza eta jagoletza osoa.

Aipatutako alderdi guztiak behar bezala justifikatu behar dira agiri hauen bidez: familia liburua, erroldatze-ziurtagiria, elkarbizitzarena, epai judizialak, errenta aitorpena, eta abar, erakunde ofizialek emandakoak.

Guraso bakarreko familiatzat hartzeko, baldintza hauetako bat bete beharko da:

a) Seme-alabak aitak edo amak bakarrik hartu izana halakotzat.

b) Adingabe bat edo batzuk heldu batek harreran hartu izana, ebazpen administratibo edo judizial bidez, urtebeterako edo epe luzeagorako.

c) Seme-alabak bere ardurapean dituen gurasoa beste pertsona batekin bizitzea baina harekin ezkontza bidezko loturarik izan gabe eta bikote egonkorra osatu gabe.

d) Gurasoak indarkeria jasan izana beste gurasoaren edo berarekin bizi denaren aldetik.

e) Gurasoa beste pertsonak abandonatu izana.

f) Seme-alabak bere ardurapean dituen gurasoetako bat askatasun-gabetzean egotea.

3.–Familia unitatearen kide kopurua zenbatzeko, matrikula egiterakoan horrela jo daitezkeenak hartuko dira kontuan soilik.

4.–Aipatu dataren ondoren familia unitateko kideei dagokienez gertatzen diren aldaketak ez dira kontuan hartuko ikasturte honetarako, salbu eta ikasturtea hasi baino lehenago gertatzen eta jakinarazten direnak: jaiotzak, adopzioak, familia-harrerak edo judizialki gaitasun-gabekotzat hartutako seme-alabak.

5.–Baja egin ondoan berriro matrikulatzen bada, ikasturte berean, lehendabiziko matrikula egitean aurkeztu zena izanen da familia unitatearen kide kopurua.

Hirugarrena.–Familiaren errenta kalkulatzea.

1.–Familia unitatearen urteko errenta baloratzeko, per capita errenta hartuko da kontuan, hau da, familia unitatearen errenta zati familiako kide guztien kopurua.

Familia unitateko kideen kopurua erabakitzerakoan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duen seme edo alaba bakoitza bi izanen balira bezala kontatuko da.

2.–Aitaren eta amaren edo legezko tutoreen 2017ko diru-sarrera edo errenta indibidual justifikatuen batura izanen da familia unitatearen urteko errenta.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko 2017ko zergaren aitorpena aurkeztuta justifikatuko da familia unitatearen urteko errenta.

3.–Errenta indibiduala izanen da zerga-oinarriaren zati orokorrari kapital higigarriaren etekinen saldo positiboa eta ondare-eskualdaketen saldo positiboa batzearen emaitza, etxebizitza birgaitzeko edo eskuratzeko jasotako diru-laguntzak kenduta.

Ondorio praktikoetarako, errenta kalkulatzeko laukitxo hauek batuko dira: Nafarroako Foru Komunitatean, 2017. ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren 507, 8810, 8808 laukitxoak ken 708 laukitxoa, edo horien baliokide direnak Estatuko gainerako aitorpenetan.

Banantze edo dibortzio kasuan:

–Haurraren zaintza eta jagoletza dituen aitaren edo amaren errenta aitorpena edo diru-sarrerak hartuko dira kontuan.

–Oinarri honetan xedatutakoaren arabera kalkulatutako diru-sarreretatik, zaintza eta jagoletza ez dituen aitak edo amak seme-alaben mantenurako urtean ordaindutakoa kenduko da, betiere itun erregulatzaile edo erabaki judizial baten arabera ordaindutakoa baldin bada.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egin beharrik ez bada, 3. atalean aipatutako errenta edo diru-sarrerei buruzko zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da, eta/edo ikastetxearen titularra den toki entitateak familiaren 2017. urteko diru-sarrerak kalkulatzeko beharrezkotzat jotzen dituen agiriak.

Interesdunak bi aukera izanen ditu: dokumentazioa berak aurkeztea, edo dagokion toki entitateari eskabide bitartez baimena ematea behar den informazioa eska diezaion Foru Komunitateko Administrazioaren barrenean eskumena duen unitate organikoari edo departamentuari.

4.–Ezartzen den epearen barrenean 2017ko errenta aitorpena edo diru-sarreren egiaztagiriak aurkezten ez dituztenei, matrikulatutako ordutegi motari dagokion kuota altuena aplikatuko zaie ikasturte osoan.

5.–2017an aitortutako diru-sarrerak nabarmenki murrizten direnean errenta jasotzen zuen familia unitateko kideren bat hil delako, horren berri ematen ahalko da ikasturtea hasi baino lehenago, hala dela frogatzen duten agiriak erantsiz betiere.

Egun horretatik aurrera gertatzen diren aldaketak ez dira kontuan hartuko ikasturte honetako tarifa kalkulatzeko.

Laugarrena.–Salbuespenak. Garapeneko nahasmenduaren diagnostikoa duten haurren kasuan, haien familiak gizartean bazterturik baldin badaude, ez da kuota pagatuko.

1.–Salbuespen hori onesteko, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko arreta goiztiarreko taldeak eta kasuan kasuko udaleko gizarte zerbitzuen taldeak aldeko balorazio eta txostenak egin beharko dituzte.

2.–Hezkuntza Departamentuak eta kasuan kasuko udalak bere gain hartuko dute tarifa. Hezkuntza Departamentuak ordainduko du eskolatze tarifa eta udalak jantokiarena.

Bosgarrena.–Murrizketak.

1.–Oro har, lehenengo oinarrian ezarritako tarifak murriztu eginen dira familia unitateko kideen per capita errentaren arabera. Honako taula hauetan jaso dira 2018-2019 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak:

PER CAPITA ERRENTAREN TARTEAK

ESKOLATZEA

JANTOKIA

ESKOLATZEA + JANTOKIA

Eskola-ordutegi mota

Eskola-ordutegi mota

Hemendik

Honaino

Osoa

(7 ordu)

Murriztua

(6 ordu)

Erdia

(4 ordu)

Osoa

(7 ordu)

Murriztua

(6 ordu)

Erdia

(4 ordu)

Handiagoa

15.000

233

219

167

95

328

314

262

12.400,01

15.000

199

187

140

95

294

282

235

10.700,01

12.400

157

148

106

95

252

243

201

9.300,01

10.700

122

115

79

95

217

210

174

7.980,01

9.300

97

91

61

84

181

175

145

6.650,01

7.980

71

67

40

84

155

151

124

5,500,01

6.650

63

59

37

66

129

125

103

4.500,01

5.500

52

49

30

58

110

107

88

3.350,01

4.500

39

36

20

56

95

92

76

3.350 edo txikiagoa

23

22

14

52

75

74

66

2.–Familia gurasobakarren kasuan, tarifen taula hau aplikatuko da:

PER CAPITA ERRENTAREN TARTEAK

ESKOLATZEA

JANTOKIA

ESKOLATZEA + JANTOKIA

Eskola-ordutegi mota

Eskola-ordutegi mota

Hemendik

Honaino

Osoa

(7 ordu)

Murriztua

(6 ordu)

Erdia

(4 ordu)

Osoa

(7 ordu)

Murriztua

(6 ordu)

Erdia

(4 ordu)

Handiagoa

15.000

210

205

126

84

294

289

210

12.400,01

15.000

179

176

107

84

263

260

191

10.700,01

12.400

141

139

85

84

225

223

169

9.300,01

10.700

110

108

66

84

194

192

150

7.980,01

9.300

87

86

52

66

153

152

118

6.650,01

7.980

64

63

39

66

130

129

105

5,500,01

6.650

56

55

34

52

108

107

86

4.500,01

5.500

50

47

30

42

92

89

72

3.350,01

4.500

37

36

23

32

69

68

55

3.350 edo txikiagoa

21

20

13

25

46

45

38

2.–Ikastetxe berean –edo ikastetxe desberdinetan baina udal beraren titulartasuna duten ikastetxeetan betiere– bi seme-alaba dituzten familiek %50eko deskontua izanen dute bigarren haurragatik dagokien eskolatze tarifan.

Bi anai-arrebek edo gehiagok jantokia erabiltzen dutenean, lehenengoak errentari dagokion tarifa ordainduko du, eta hurrengoei gutxieneko tarifa egokituko zaie.

Seigarrena–Hasierako kuota.

Toki entitate bakoitzak ezarriko du nahitaez ordaindu beharreko matrikulazio kuota ikasturte bakoitzerako; azken hileko ordainketan konpentsatuko da.

Zazpigarrena–Tarifen doikuntza.

1.–Tarifak ikastetxea 208 egunetan (10,6 hilabete) irekita egoteagatik sortuko dira.

Matrikula ikasturtea hasi ondoren egiten bada, eskolatze eta jantokiko tarifak haurra matrikulatzen denetik aurrera ordainduko dira, eta hilabeteari dagokion tarifaren zati proportzionala ordainduko da.

2.–Matrikulatutako haur erabiltzaileek, jantoki zerbitzua erabiltzen badute, oso-osorik ordaindu beharko dituzte jantoki zerbitzuari dagozkion hilekoak, zerbitzua erabiltzen ez badute ere.

Salbuespenak:

1.–Erabiltzailearen nahiarekin zerikusirik ez duten arrazoiak.

2.–Egokitzeko aldia.

3.–Hutsegite justifikatuak, betiere ikastetxeko zuzendaritzari haien berri eman bazaio menuaren hornidura eteteko behar adinako denborarekin.

Aipatutako kasuetan, jantokiko laguntzaileei dagokiena ordainduko dute bakar-bakarrik; hau da, hileko tarifatik deskontatu beharko da menuaren edo cateringaren kostua, betiere familia bakoitzak ordaintzen duen tarifa partikularraren arabera kalkulatua.

4.–Beste kasu batzuk.

4.1.–Jantoki zerbitzua egun zehatzetan erabiltzea: gehieneko tarifaren (95 euro) eta hileko zerbitzu egunen (19 egun) arabera kobratuko da. Eguneko tarifa, 5 euro.

4.2.–Jantoki zerbitzua behin ikasturtea hasita erabiltzea, jarraitzeko konpromisoarekin, arrazoi justifikatuengatik eta Hezkuntza Departamentuaren oniritziarekin: araudiaren arabera dagokion tasa aplikatuko da.

4.3.–Familiek ekartzen duten esnea besterik hartzen ez duten umeek ez dute jantokiko kuota ordainduko aldi horretan.

Zortzigarrena.–Bajak.

1.–Ikasturtea hasi eta hamabost egun natural iraganik ikastetxera azaltzen ez den haurrari nahitaezko baja emanen zaio; orobat, ikastetxean hasi eta, justifikaziorik gabe, hamabost egun naturalean jarraian agertzen ez denari. Kasu horietan, entitate titularrak familiari idatziz jakinaraziko dio baja eman zaiola haurrari ikastetxean. Baja gauzatuko da jakinarazpena egin eta hamabost egunean. Familiak ordainduko beharko ditu eskolatzeari eta jantoki zerbitzua erabiltzeari (laguntzailea eta menua) dagokien kuota, baja gauzatzen den egunera artekoa, eta eragindako gastuak konpentsatzeko hilabete bateko kuota.

2.–Ikasturtean zehar borondatezko bajak badira, justifikatuak izan edo ez, idatziz jakinarazi beharko zaizkio ikastetxeko zuzendaritzari hamabost egun lehenago. Kasu horietan, familiek ordainduko dute baja gauzatzen denera arteko kuota; eskaera egin eta hamabost egunera gauzatuko da baja.

Ikasturtean zehar justifikatua dagoen baja izaten bada arrazoi hauengatik: seme-alaba gaixotzea, bizilekua aldatzea, langabezia edo ustekabeko diru-premia larria suertatzea, edo ikastetxeko entitate titularrak horien antzekotzat jotzen duen bestelakoren bat gertatzen bada, fidantza gisa ordaindutako zenbatekoa itzuliko da.

Bajaren arrazoia ez bada aurreko kasuetako bat, eta itxaron-zerrenda izanik hutsik gelditutako tokia berehala betetzen bada, familiak ez du ordainduko eragindako gastuak konpentsatzeko hilabete bateko kuota. Hutsik gelditutako tokia ez bada berehala betetzen, familiak hilabete bateko kuota ordainduko du eragindako gastuak konpentsatzeko.

3.–Jantokiko zerbitzua erabiltzeko borondatezko baja hartzen bada, justifikatua izan ala ez, familiak ordaindu beharko du jantokiko laguntzaileari dagokion zati proportzionala, baja gauzatzen denera artekoa (eskaera egin eta 15 egunera).

Borondatezko baja hartu ondoren jantoki zerbitzua berriro erabili nahi bada, aldi horretan ikastetxean lan egin duen laguntzaileari proportzioan dagokion zatia pagatuko da.

Bederatzigarrena.–Tokia ez galtzeko eskubidea.

Ikastetxean matrikulaturik egonda ume bat ezin bada eskolara joan gaixo dagoelako edo bere gurasoetako bat edo anai-arrebetako bat gaixorik dagoelako, eskubidea izanen du eskolan tokia gordetzeko, ezinbestekoa den denboran kuota ordainduz, betiere dokumentu bidez frogatzen bada.

Eskolara ez joateko arrazoia behin desagertuta umea ikastetxera joaten ez bada, baja emanen zaio, eta itxaron-zerrendan dagoen lehenbizikoari deituko zaio.

Toki entitateak eskumena izanen du familiak alegatzen duen arrazoia askitzat hartzeko edo ez hartzeko, baita tokiaren erreserba denbora erabakitzeko ere.

Hamargarrena.–Ordaindu gabeko kuotak.

Entitate titularren arduradunek eskatuko dituzte familiek ordaintzen ez dituzten kuotak, egokitzat jotzen duten lege prozedura erabiliz. Nolanahi ere, bi kuota ordaintzen ez direnean, haurrari baja emanen zaio. Kasu horietan, fidantza betearazi eginen da.

Iragarkiaren kodea: F1800012