19. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Garapen Ekonomikorako kontseilariak azaroaren 30ean emandako 137/2017 Foru Aginduarena. Haren bidez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen bulegoen mailan.

Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa bulegoen mailan ezarri zuen azaroaren 30eko 137/2017 Foru Aginduaren testuan (2017ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 29an) akatsak daudela oharturik, bidezkoa da dagozkion zuzenketak egitea:

–50. artikuluan. Ustiapen bulegoak.

Honako hau dioen tokian: “Ekialdeko Ustiapen Bulegoak (bulego horren jarduketa esparru geografikoa Mugairiko, Irurtzungo, Lizarrako eta Iruñeko zainketa zentroena da) eta Mendebaldeko Ustiapen Bulegoak (bulego horren jarduketa esparru geografikoa Agoizko, Tafallako eta Tuterako zainketa zentroena da) eginkizun hauek beteko dituzte bakoitzari esleitutako eremu geografikoan:”

Honako hau behar du: “Mendebaldeko Ustiapen Bulegoak (bulego horren jarduketa esparru geografikoa Mugairiko, Irurtzungo, Lizarrako eta Iruñeko zainketa zentroena da) eta Ekialdeko Ustiapen Bulegoak (bulego horren jarduketa esparru geografikoa Agoizko, Tafallako eta Tuterako zainketa zentroena da) eginkizun hauek beteko dituzte bakoitzari esleitutako eremu geografikoan:”

–Xedapen gehigarri bakarra.–Atalburutza batzuetan aritzeko baldintzak eta atalburuen izendapenen berrespena.

Honako hau dioen tokian: “Berretsi egiten dira, bitarteko gisa, honako izendapen hauek:

a) Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusian:

(...)

–Aldi baterako Laneko Enpresen, Elkarteen, Hauteskundeen eta Hitzarmenen Erregistrorako Bulegoko buruarena, baina hemendik aurrera Lan arloko Erregistro Publikoen Bulegoko buru deituko da.”

Honako hau behar du: “Berretsi egiten dira, bitarteko gisa, honako izendapen hauek:

a) Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusian:

(...)

–Aldi baterako Laneko Enpresen, Elkarteen, Hauteskundeen eta Hitzarmenen Erregistrorako Bulegoko buruarena, baina hemendik aurrera Lan arloko Erregistro Publikoen Bulegoko buru deituko da. Ordezten den bulegoburuak esleitua zuen lanpostuaren osagarri bera izanen du bulegoburu berriak.”

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 10ean.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

Iragarkiaren kodea: F1800656